Goizeko 10:00ak aldera auto batek irauli egin da, eta bi zauritu izan dira istripuan.
Goizeko 10:00ak aldera istripu bat izan da Kanpanzarreko errepide zaharrean (G-3551 2 km). Auto batek irauli egin da, eta bi pertsona zaurituak izan dira istripuan. Ertzaintzako patruila bat, anbulantzia bat eta suhiltzaileak bertaratu dira. Anbulantzia batek zaurituak Debagoieneko ospitalera eraman ditu. Ordubetez errepidea itxita egon ondoren, trafikora ireki dute berriz.