Auto baten matxurak ke ugari sortu du Olarteko garaje batean

0
867

Ibilgailu batek matxura bat izan du bere enbragean, eta horrek ke ugari eragin du Olarte kaleko garaje itxietako batean.

Suhiltzaileek arratsaldeko 17:20 aldera jaso dute abisua, eta laster batean bertaratu dira.

Garajea nahiko itxia denez, ke trinkoa sortu da bertan, eta suhiltzaileek aireztagailu indartsuak erabili dituzte kea sakabanatzeko.

Badaezpada Udaltzaingoa eta anbulantziako langileak ere bertaratu dira, baina zorionez ez da zauriturik izan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen