Gaur goizeko 08:00ak aldera auto batek ezbeharra izan du AHTko obretako zubiaren azpian. Ertzaintzaren bi patruila bertaratu dira, eta azaldu dutenez gertaeran ez da zauriturik izan. Ibilgailuak kalte material batzuk izan ditu. Ordu honetan, 09:05ean, trafikoa normaltasunera itzuli da. Errepideetan izotza egon daiteke, eta beraz ohi baino tentu handiagoz gidatzea aholkatzen da.