Eguerdiko 13:00ak aldera auto batek su hartu du Arrasateko saihesbidean, Eroskiko biribilgunearen ondoan. Matxura mekaniko baten ondorioz piztu da sua. Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu dira, baita suhiltzaileak ere. Suhiltzaileek sua itzali dute, baina autoa guztiz kiskalita geratu da. Hasieran auto-ilarak sortu dira, baina berehala konpondu dira. Ez da zauriturik izan.
