Auto batek su hartu du Erguinarro kalean

0
1473

Argazkia: Herritar bat.

Ertzaintzak jakinarazi digunez, eguerdiko 1:00ak aldera auto batek matxura izan du Uribarriko Erguinarro kalean, eta ondorioz, autoak su hartu du. Suhiltzaileak bertaratu dira, baina ordurako sua itzalgailu batzuekin itzalia zuten. Beraz, ondo itzalita zegoela baieztatu dute Suhiltzaileek. Ez da zauriturik izan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen