Auto batek su hartu du autopistan, Arrasaterako irteeran

0
945

Turismo batek goizeko 11:00 aldera su hartu du AP-1 autopistan, Gasteizerako noranzkoan, Arrasate parean.

Ertzaintzak azaldu digu ez dela zauriturik izan, eta ezbeharrak trafiko eragozpen batzuk eragin dituela.

Ez dago argi zerk eragin duen sutea: balizko matxura batek edo ibilgailuaren balizko errepide-irteera batek.

Zubillagako eta Legazpiko suhiltzaileak laster batean bertaratu dira “baina ordurako sugarrek ibilgailua hartua zuten” eta autoa kiskalita geratu da.

Horren ondorioz, Bergaratik etorrita, Arrasatera irteteko irteera itxita egon da denbora batean, Epele inguruan, ordainlekuaren inguruan. Honezkero berrireki ahal izan dute.

Oraingoz (egurdiko 13:00etan) autoak bertan jarraitzen du, beraz bertatik zirkulatu behar baduzu, ohi baino tentu handiagoz egitea gomendatzen da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen