Ezbeharra goizeko 9:15 aldera izan da, Aramaioko herrigunera iristeko azken zuzenean. Ibilgailu bat errepidetik irten da baina Ertzaintzak azaldu duenez, “ez da zauriturik izan” zorionez. Alabaina, ibilgailua oraingoz (goizeko 11:05ean) bertan da, eta beraz bertatik igaro behar baduzu ohi baino tentu handiagoz egitea gomendatzen zaizu.




