Argazkia:Gasteizko suhiltzaileak.
Goizeko 11:40ak inguruan auto-istripua izan da A-2620 errepideko 30. kilometroan, Aramaioko errepidean. Auto bat galtzadatik atera da. Bi pertsona ibilgailuan harrapatuta geratu dira. Suhiltzaileek ibilgailua egonkortu dute bi bidaiariak atera aurretik. Istripua oso deigarria izan den arren, bidaiariek ez dute lesio larririk izan.