Auto bat Udalpeko aldapatik Erguin kalera amildu da baranda hautsiz

0
2680

Ezbeharra, 14:30ak aldera gertatu da. Usaetxeko kurban utzi du autoa jabeak eta ondoren, aldapan behera amildu da Erguin kalean gelditu den arte.

Bidean, bertako baranda eta hainbat landare aurretik eraman ditu, baina zorionez, une hartan ez da inor igaro bertatik eta ez da inongo zauriturik izan.

Bidea iada garbitu du udaltzaingoak eta arazorik gabe pasatu daiteke bertatik. Bestetik, apurtutako barandan zinta ere jarri dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen