Auto bat kiskalita geratu da Arrasate-Aramaio errepidean

0
1823

Ertzaintzak azaldu du “gidaria onik eta garaiz irten dela autotik” eta ez dela zauriturik izan. Suhiltzaileek garrak itzali dituzte, eta Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da.

Ezbeharra gaueko 21:10 aldera izan da errepideko kurba itxienetako batean, Aramaio udalerrian. Ertzaintzak azaldu duenez “badirudi matxura baten ondorioz autoak su hartu duela”.

“Gidaria onik eta garaiz irten da autorik” eta ez da zauriturik izan. Sutea itzaltzeko Ertzaintzak errepidearen bi erreiak itxi behar izan ditu.

Suhiltzaileak ere bertaratu dira eta sugarrak mendean hartu dituzte. Gaueko 23:30 aldera “garbiketa zerbitzuak bertan aritzekoak dira, eta oraingoz Ertzaintzak trafikoari bidea txandaka ematen ari zaio”.

Beraz, bertatik igaro behar baduzu aholkatzen da ohi baino tentu handiagoz egitea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen