Argazkiak: herritar bat.
Istripua Atxabalpe eta Kobateko harrobiaren artean izan zen, kurba baten ondoan. Autoa errepidetik irten zen, ondoko zelai batera jausi eta iraulita geratu zen. Ertzaintzak istripuaren berri larunbatean arratsaldeko 18:45ak aldera izan zuen. Zorionez ez zen inor zauritu.
