Iraulitako autoa erretiratu dute eta Kataideko errepidea berrireki da

0
2611

Argazkiak: Herritar bat.

GI-627 errepideko 37. kilometroan, hau da, Kataide industrialdearen parean, auto bat irauli da 9:45 aldera, Musakolarako noranzkoan. Larrialdi-zerbitzuak iritsi direnean, zirkulazioa eten egin da bi noranzkoetan, eta zirkulazioa AP-1etik desbideratu da. Goizeko 11:55ean garbiketa zerbitzuetako langileek lanak amaitu dituzte, eta errepidea erabat zabaldu ahal izan da. Ertzaintzak azaldu duenez autoan pertsona bakarra zihoan, eta istriputik zaurituta atera da. Larrialdietako zerbitzuek Ospitalera eraman dute, baina zorionez larri ez dagoela azaldu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen