Auto bat irauli da, zauritua Donostira eroan dute, eta 2. istripu bat egon da

0
2272

Arratsaldeko 17:08 aldera saihesbidetik zihoan turismo bat irauli egin da, Ertzaintzak azaldu duenez. Ezbehar hau gertatu da 35 kilometro-puntuan, hau da, istripu asko gertatutako kurban.

Suhiltzaileek bertan lan egin behar izan dute, eta zauritutako pertsona anbulantzia batek Donostiako Ospitalera eraman behar izan du.

Istripuak auto-ilara batzuk eragin ditu, eta horietako batean, bi ibilgailuk talka egin dute, beheko argazkian ikusgai. Printzipioz garrantzi txikiagoko ezbeharra izan da.

Une hauetan (18:05ean) bi erreiak itxita daude “iraulitako autoa bertatik eramateko eta errepidea garbitzeko”. Beraz, bertatik igaro behar baduzu, ohi baino tentu handiagoz egitea gomendatzen da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen