Bart gaueko 22:30ak aldera turismo bat Deba errekara erori zen, antza, izotzaren ondorioz, Ertzaintzak azaldu duenez. Gehitu du autoa bertatik ateratzea lan zaila izango dela.
Segurtasun Sailak azaldu duenez, istripua 22:30ak aldera gertatu zen, Hiper Eroskiko biribilaren ondoan, biribilgunearen eta Kataide industrialdearen artean.

Abisua jaso ostean, Ertzaintza laster batean bertaratu zen, eta ordurako gidaria bere kabuz ibilgailuaren kanpoaldean zegoen.
Autoak bertan jarraitzen du, izan ere, bertatik ateratzea lan nekeza da, eta aurreikusten dutenez gaur errekatik aterako dute.