Autismoa ikusarazteko mahai informatiboa jarri dute Biteri plazan

0
541

Apirilaren 2a Autismoa Ikusarazteko Nazioarteko Eguna da. Ospakizuna dela eta, Urdinduz ekitaldia egingo da Azpeitian bihar, igandea. Urdinduz, Gautenak urtero antolatzen duen martxa solidario bat da, non, helburu nagusia autismoaren errealitatea bistaratzea da, errealitate ezberdinak gizarteari erakustea, aurkeztea. Errebindikazio eguna izango da, autismoaren berri eman eta kontzientziatzeko. Informazio-mahaiak egongo dira, eta hainbat jarduera ere egingo dira, hala nola, Loiolatik Azpeitiko plazara martxa bat, Euskolabelen pintxoak eta edariak dastatu ahal izango dira, eta txikienek puzgarriez gozatu ahal izango dute.

Bitartean, gaur goizean Desiree Otsek informazio mahaia jarri du Biteri plazan goizeko 10:30etik eguerdiko 13:00etara. Bertan txapak eta eskumuturrekoak saldu ditu autismoa ikusarazteko. Bildutako dirua Gautena, Gipuzkoako Autismo Elkarteari, emango zaio. Autismoari buruzko informazioa eta negozioetan piktogramak jartzeko zerbitzua ere egon da.

Erlazionatutako albistea: Desiree Ots: “35 urterekin autismoa diagnostikatu zidaten”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen