2.6 C
Bergara
Igandea, 25 iraila, 2022

Mondraberri

Zein dohaintzaz ari zara Ubarrechena anderea? [Testua: EH Bildu]

Askotan galdetu didate Arrasateko herritarrek zein den EAJren eta gure arteko aldea. Are gehiago, behin herritar batek gu bozkatzeko arrazoi esanguratsu bat ematera gonbidatuninduen. Erantzuna honako hau izan zen: kudeaketa eredua eta bakoitzak jarduera/funtziopublikoaz ulertzen duena. Asko poztu nau, prentsaren...

Kaitin Allende arrasatearrak monologoa eskaintzen du Youtuben

Konfinamenduaren inguruko abendurekin eta kalenturekin monologoa osatu du Kaitinek. Bideoa: Kaitin Allende Zaldunbide. Alarma egoera baino lehen Iratin ikuskizuna ematekoa zen, baina koronabirusaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zen. Hala ere, arrasatearrak gura izan du herritarrak animatu, irribarre bat atera...

Zaldibar Argituren kantua gaur balkoietan jartzera dei egiten dute

Izan ere, gaur bi hilabete dira Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze zabor-luiziak harrapatu zituela. Horren aurrean, hainbat musikarik 'Zaborrezko munstroa' kantua egin dute. Argia.eus hedabideak azaldu bezala, Zaldibar Argitu plataformak herritarrei dei egiten die gaur (astelehena) iluntzeko 20:30ean, Arrasateko leihoetan...

Ereindajaneko bazkideek boluntarioen laguntza taldea osatu dute

Argazkia: MB Artxiboa. Araba etorbideko denda-topagunearen ordutegia aldatu dute. Laguntza taldeak helburu du arrisku taldeetako pertsonei eta gaixoei enkarguak etxera eramatea. Arrasateko Ereindajanek azaldu du "gauden egoerari hobeki erantzuteko, eta elkarrekin errezago gaindituko dugun ustean,  Ereindajan-eko bazkideek boluntarioen laguntza taldea...

‘Maritxu Balkoi’ ospatu dute jai zale ugarik iluntzean [Bideoak]

'Erdiko Kaleko Batzordeak' antolatuta, gaur iluntzean Maritxu Kajoiren bertsioa ospatu da. Giro jaizaleena kale honen goialdean izan da, Markel Goikolea DJak giroturik. Arrasateko beste hainbat jai zalek ere balkoira irten dira dotore-dotore, Musakolan eta Santa Teresan esaterako. Osasungintzako langileentzat...

Suhiltzaileak Elkano kalera bertaratu behar izan dira

Argazkia: Google Maps. Arratsaldeko 16:00 aldera Zubillagako suhiltzaileak Musakolako Elkano kaleko etxe batera bertaratu dira. Izan ere, "pertsona batek bere etxean ez du erantzuten".

Ezker Anitza-IUk Covid-19 gainditzeko alderdi politiko guztien baterako lanari dei egin dio

Mundu mailako pandemia garai hauetan, elkartasuna behar da, eta COVID-19 izeneko etsai komuna garaitzeko ideiak, indarra eta lana behar dira denak norabide berean arraunean egiteko. Testua eta argazkiak: Ezker Anitza-IU. Ezker Anitza-IUtik, uste dugu Arrasaten gobernatzen...

91 positibo daude Coronavirusarekin Arrasaten

Debagoieneko ESIan 16 pertsona daude koronabirusarekin ospitalizatuta, eta 2 alta jaso dira. Covid-19k eragindako osasun-krisiak gora egiten jarraitzen du. Gaur, larunbata, 91 dira koronabirusak kutsatutako pertsonak. Guztira, atzo baino 6 gehiago. Debagoieneko ESIan 16 pertsona daude koronabirusarekin ospitalizatuta, eta 2 alta jaso dira.

About Me

7051 MEZU
0 IRUZKIN
- Advertisement -

Latest News

Esteban Arana Mendikute: azken agurra

Esteban Arrasaten hil zen irailaren 8an, 78 urte zituela. Bere oroimenez, datorren asteazkenean (irailak 28) azken agurra egingo da...
- Advertisement -