Mondraberri
MONDRABERRI
Udalatxeko «hodei-itsasoa» aurkeztu du Javier Vicentek udako argazki lehiaketan
Javier Vicente ere animatu da Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan parte hartzera. Horretarako, Arrasaten bertan, Udalatxen ateratako hiru argazki aukeratu ditu «Anboto Udalatxetik ikusita, hodei-itsasoa ilunabarrean» aipatu digu bere argazkien inguruan. Zuk ere jada lehiaketan parte hartu dezakezu, argazki bat, bi...
ERGUIN AUZOA
Astelehenean amaituko da Erguingo jaixetako bazkarirako txartelak erosteko epea
Erguingo jai batzordetik auzotarrei gogorarazi nahi diete astelehena, irailak 7, izango dela hurrengo larunbatean, irailak 12an, ospatuko den herri bazkarian parte hartzeko tiketa erosteko azken eguna. Txartel hauek, auzoko jubilatuen tabernan eskuratu daitezke. Aurten ere, ekitaldiz beteta datoz Erguingo jaixak ostirala...
GOIKOBALU ABESBATZA
Goikobalu Abesbatzak indarberrituta ekin dio ikasturte berriari, txiki eta gazteak 15ean hasiko dira
Udako oporraldia amaituta, Goikobalu Abesbatzen helduen taldeak aste honetan hasi ditu ikasturte berriari begirako lehen entseguak. Txikiek eta gazteek, irailaren 15ean, behin eskolan ere hasita, ekingo diote kurtso berriari. Dena dela, Goikobalutik bere ateak zabalik jarraitzen dutela adierazi nahi diete...
MONDRABERRI
Mila Perez ere animatu da udako argazki lehiaketan parte hartzera
Mila Perezek ere parte hartu du Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan. Horretarako, oporretan ateratako argazki bat bidali digu «oporretako atsedenaldia» izenburupean, udan edozein leku egokia izan daiteke eta eguzkitik babestu eta lasai ederrean egoteko. Zuk ere jada lehiaketan parte hartu dezakezu,...
Kultura
Arrasateko Trikitixa Eskolak ikasturte berria Eskola Plazarekin eta Ai Ama! taldearen erromeriarekin hasiko du
Arrasateko Trikitixa Eskolak ikasturte berriari ekingo dio datorren ostiralean, irailaren 11n, Eskola Plaza ekitaldiarekin. Jardunaldia kalejirarekin hasiko dute, eta herriko plazan egingo dute geldialdia. Ekitaldian, eskolaren berri gertutik ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Izan ere, oraindik zabalik dago Arrasateko Trikitixa Eskolan...
DORLETAKO AMA TXIRRINDULARITZA E.
Dorletako Ama Txirrindulari Taldeak izen-emate kanpaina abiatu du
Irailaren 15era arte eman ahal izango da izena, eta entrenamenduak urriaren 7an hasiko dira. Oporren bueltan, Dorletako Ama Txirrindulari Taldea denboraldi berria prestatzen hasi da, eta izen-emate kanpaina martxan jarri du. Taldearen helburua bailarako neska-mutilek bizikletaz gozatzea eta kirola lagun giroan egitea...
MONDRABERRI
Arantxa Alkorta Idiakezek Orio eta Usurbilgo bi argazkirekin hartuko du parte udako argazki lehiaketan
Arantxa Alkorta Idiakezek ere parte hartu du Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan, Orio eta Usurbilen ateratako bi argazkirekin. Lehenengo argazkiak "Azken meandroa" du izena eta Orion aterata dago. Oria ibaiak itsasoratu aurretik egiten duen azken meandroa erakusten du irudiak. Alkortak azaldu duenez,...
arrasate
Itziar Nanclares de Gamboaren instalazio artistiko bat eta Amaiur Macias Aranbarriren lan eszeniko bat, I. Sormen Beka Feministaren irabazleak
Joan den martxoan Arrasateko Udalak eta Emakume Txokoak abian jarritako I. Sormen Beka Feministak baditu jada proiektu irabazleak. Deialdi honen bidez, sei proposamen aurkeztu dira guztira, eta epaimahaiak, deliberatu ondoren, bi proiektu hauen artean banatzea erabaki du 10.000 euroko...
MONDRABERRI
Zigor Baronak Avilesen ateratako hiru argazkirekin hartuko du parte udako argazki lehiaketan
Zigor Barona Aranak ere parte hartu du Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan. Horretarako, Avilesen ilunsenti eder batean ateratako hiru argazki bidali dizkigu. «Aviles, faroa eta portura sarrera ibaitik» Zuk ere jada lehiaketan parte hartu dezakezu, argazki bat, bi edo gehienez hiru mondraberri@gmail.com helbidera...
About Me
19349 MEZU
0 IRUZKIN
Latest News
Eraildakoen ‘Bilobak’ kantua saretu da, Anixe eta Fane bilobak abeslari, Egiarekin Topaketak hastear
Bideoa eta irudiak: Ekimena. Espainiar faxistek arrasatear eta debagoiendar ugari erail zituzten, baina memoria historikoak bizirik darrai. Errepresaliatu horietatik guztietatik zenbaiten...





