2.6 C
Bergara
asteartea, 27 otsaila, 2024
spot_img

Mondraberri

6 pertsonak positiboarekin jarraitzen dute GSR Debagoienan

6 pertsona hauek Aretxabaletako egoitzan bertan artatzen dituzte, Aldundiak azaldu berri duenez. Azken 28 egunetan ez da heriotzarik izan Gipuzkoako egoiliarren artean, eta azken 22 egunetan ez da kutsatzerik izan.

‘Ekobulebarreko’ obrak “datorren urtean hasi asmo” ditu Udal-gobernuak

Lanak hasteko 100.000 € inguruko partida onartua zuen aurtengo urte hasieran. Oposizioak adierazi duenez, egitasmo osoa egiteak 2'2 milioi € baino gehiagoko kostua izango luke. Etxaluze eta Maala artean 'Ekobulebar' bat egiteko proiektuak aurrera jarraituko du, Udal-gobernuak oraintsu iragarri duenez. Egitasmoaren...

Atzo arrasatear batek ere ez zuen, PCR bidez, positiborik eman

Argazkia: El Periódico. Osasun Sailak jakinarazi duenez, maiatzaren 16tik ez da positiborik atzeman arrasatearren artean PCR testetan. Datu horiek ez dituzte jasotzen balizko test azkarren emaitzak. Gaur ere ez da ospitalizazioen inguruko daturik jakitera eman. Positiboei buruzko txostena

Osasun eta egoitza publikoak defendatuko ditu pentsionisten bilkurak bihar (12:00)

Garbitasun- eta segurtasun-neurriak kontuan hartuta, astelehenean bilkura egitera dei egiten du Arrasateko Pentsionisten Plataformak. Argazkia: Plataformatik. Elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan izango da Herriko plazan, eta segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartu beharko dira. Bilkurak aldarrikatuko ditu pentsioen igoera Barne Produktu Gordinaren araberakoa izatea, 1.080 euroko...

Lanbidek bulego berriaren truke alokairu bat ordainduko dio Udalari

Enplegurako erakundeak Elmako eraikineko beheko solairua errentan hartuko du, Udalari alokairua ordainduz. Argazkia: Google Maps. Lanbidek Elma eraikinean bulego berri bat irekiko du, Udalaren lokal batean, beheko solairuan. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako erakundeak hainbat baldintza aurkeztu dizkio Udal-gobernuari eta honek ontzat eman ditu...

EH Bilgunea zabalik dago posta bidezko botoa eskatzen laguntzeko

Testua eta irudia: EH Bildu. Astelehenetik aurrera, ekainak 8, eta uztailaren 2ra bitartean, irekita egongo da EH Bilgunea posta bidezko bozkaren tramiteekin laguntzeko. Astelehen eta astearteetan 11:00etatik 13:00etara.Asteazken, ostegun eta ostirala 18:00etatik 20:00etara. Ordutegi presentzial horrez gain, telefono bidezko laguntza ere martxan...

3. fasean jarduera gehiago egin ahalko dira, astelehenetik aurrera

Mugikortasuna eta ordu-tarteak: Mugikortasuna mugagabea izango da EAEko lurralde historikoen artean. Pertsonak inolako mugarik gabe mugitu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan zehar. Jarduera fisikoa garatzeko adinekoentzako eta ahulentzako lehentasunezko tarteari eustea. 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara. Garraioak: Maiztasunak eta edukierak %100ean berreskuratu ahal...

Azken 3 asteetan ez da arrasatearren artean, PCR bidez, positiborik izan

Argazkia: El Periódico. Osasun Sailak jakinarazi duenez, maiatzaren 16tik ez da positiborik atzeman arrasatearren artean PCR testetan. Datu horiek ez dituzte jasotzen balizko test azkarren emaitzak. Gaur ez da ospitalizazioen inguruko daturik jakitera eman. Positiboei buruzko txostena

Goikobaluk entseguei berrekin die, neurriak hartuta, oztopoen gainetik

Abesbatzak konfinamenduan "ekimen batzuk martxan izan ditu". Orain entseguak leku zabal batean egin behar ditu, eta San Frantzisko elizan dihardu. Goikobaluren helburuetako bat da "Hamabostaldiko kontzertua azarorako berreskuratzea". Argazkiak: Goikobalu. "Konfinamenduan ekimen batzuk izan ditugu - azaldu du Maider Ruiz, Goikobaluko...

Trafiko istripua izan da Jose Luis Iñarra kalean

Ezbeharra gaur goizeko 10:45ak aldera izan da Altamira auzoan, Jose Luis Iñarra kaleko errepidean. Ibilgailu batek eta oinezko batek talka egin dute, eta Udaltzaingoaren patruila batzuk bertaratu egin dira. Kolpearen ondorioz oinezkoa osasun-zerbitzuek artatu behar izan dute.

About Me

11968 MEZU
0 IRUZKIN
- Advertisement -spot_img

Latest News

- Advertisement -spot_img