2.6 C
Bergara
larunbata, 2 abendua, 2023

Mondraberri

Komunikaldiak 2020 jardunaldia egingo da MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

 Jardunaldia otsailaren 20an, bihar,  egingo da Aretxabaletako campusean, 15:00etan hasita. Oraingoa, jardunaldiaren 13. edizioa izango da.  Testua eta argazkia: TuLankide. Urtebeteko etenaren ostean, berriz ere abian da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako Komunikazioaren inguruko Komunikaldia 2020 jardunaldia. Aurten, Gazteak eta kazetaritza....

Koadrilen arteko Futbo7 txapelketa antolatu du Arizmendi Kirol Elkarteak

Aretxabaletako Ibarra berrian lehiatuko da. Gehienez 8 taldek hartuko dute parte eta inskripzio ordenaren arabera onartuak izango dira. Txapelketan izena emateko azken eguna martxoaren 3a izango. Testua eta kartela: Arizmendi Kirol Elkartea. Arizmendi Kirol Elkarteak lehen aldiz antolatuko du Futbol 7 txapelketa...

San Andresko Gaztetxokoan hezitzaile lanpostu bat eskaintzen da

Txatxilipurdi elkarteak langile bat behar du, San Andresko Gaztetxokoan hezitzaile gisa lan egin dezan:

Xabi Bandinik ‘Biba!’ aurkeztuko du Kooltur Ostegun honetan

Ostegun honetan, martxoak 20, Xabi Bandini izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Testua: Kooltur Ekintza / Bideoa: Xabi Bandini Xabi Bandinik, Kerobia taldeko abeslari eta konposatzaile izandakoak bere ibilbide propioa egiten dihardu aspaldian. Ibilbide propio honetan kaleratutako...

Juan Karlos Guerra euskaltzalea

Testua eta argazkia: Josemari Velez de Mendizabal. Juan Karlos Guerra Arrasateko historialariak euskaraz idatzi zuen zenbait artikulu eta liburu. Horietako batera jotzen dut gaur, Guerraren euskarazko ekoizpenaren lagin txiki bat dena. Arrasatearrak  Donostian “Euskal Esnalea”ren eskariz 1922ko apirilaren 9an...

Ludoteka Ibiltariak atsedena hartuko du inauterietan

Musakola auzoko azken ludoteka ibiltaria otsailak 29an izango da. Azken bi asteburuetan haur zein helduak animatu dira ekintza ezberdinak parte hartzera. Testua eta argazkiak: Txatxilipurdi. Musakolako Ludoteka ibiltariko azken bi asteburuetan haur zein helduak animatu dira ekintza ezberdinak parte hartzera....

San Felipe Elkarlaguntzak Ezohiko Batzar Nagusia egin du

100 bazkide inguruk onartu zuten San Felipe Elkarlaguntza jarduera aseguratzailerik gabeko entitate bihurtzea, baita Jaurlaritzako erregistroan eskaera egitea ere. Argazkia: San Felipe Elkarlaguntza 100 bazkide inguru bertaratu ziren aurreko igandean, otsailak 16, Kulturatera eguerdiko 12:00etan, San Felipe Elkarlaguntzak deituta. Ezohiko Batzar...

Kukumarruak. 1920

Testua eta argazkia: Josemari Velez de Mendizabal. Ehun urte eman dira gaurko argazki hau atera zenetik. Arrasateko ihauteriei dagokienez, nik ezagutzen dudan argazkirik zaharrena da. Irakurtzen jarraitzeko klikatu hemen

Arizmendiarrieta Saria Alcorta Forging Groupek irabazi du

Arizmendiarrieta Sariaren lehenengoa edizioa, Arizmendiarrieta fundazioak eratuta, eta enpresaren partaidetza inklusibo eredua bultzatzeko asmoz, Alcorta Forging Groupek irabazi du. Argazkia: Alcorta Forging 1911n sortua, Elgoibarren kokaturik dago, eta 200 langilek dihardute bertan. Sariak enpresen zeregin inklusiboa edo entitateen proiektuetan langileen...

Egunean Behin-eko lehen asteko irabazlea Izadi izan dugu

Hasteko zorionak eman behar dizkiogu IZADI herrikideari , Arrasateko herri taldeko irabazle izateaz gain lehia orokorreko lehenengo postuan geratu baita. Hori gutxi ez eta Txatxilipurdik eskainitako mihi-bero mahi jolasa eskuratuko du. Bestalde, aste honetako zozketaren irabazlea Itsas erabiltzailea izan...

About Me

11209 MEZU
0 IRUZKIN
- Advertisement -spot_img

Latest News

Sasoibidek hiru irteera antolatu ditu abendurako

Kartela: Sasoibide. Argazkia: MB artxiboa. Sasoibidek hiru irteera antolatu ditu abendurako. Ohi denez ostegun goizean egingo dira hirurak. Abenduaren 7rako...
- Advertisement -spot_img