2.6 C
Bergara
asteartea, 25 ekaina, 2024

Marijo

Mugarri Ingou Arrasatek Hondarribiarekin berdindu du Iturripen

Gaur eguerdian Mugarri Ingou Arrasate eta Done Pedro Hondarribia Bidasoaren arteko eskubaloi partidua jokatu da. Arrasateko taldeak denboraldi honetan zaleen aurrean jokatu duen lehen partidua izan da. Denboraldiko lehen partidua aurreko asteburuan jokatu zuten Pasaian, Donibane Eskubaloia taldearen aurka...

Saharar komunitateak batasun nazionalaren eguna ospatu du Biterin

Debagoieneko saharar komunitatea Biteri plazan bildu da gaur eguerdian, batasun nazionalaren urteurrena ospatzeko. 1975eko urriaren 12an, batasun nazionala aldarrikatu zen, Fronte Polisarioarekin batera. Urteak igaro diren arren, "saharar herriarentzako errespetua eta askatasuna eta gure herriaren alde borrokatzen jarraitzeko asmoa"...

Kirolik ez da faltako Maritxu Kajoiko asteburuan

Asteburu honetan bi partidu jokatuko dira Arrasaten eta biak igandean izango dira. Eguerdiko 13:00etan Mugarri Ingou eskubaloi taldeak ligako bigarren partidua jokatuko du Iturripen, lehenengoa bere zaleen aurrean. Done Pedro Hondarribia Bidasoaren aurka jokatuko dute arrasatearrek. Aurreko asteburuan...

Arrasate alokairuen prezio altuagatik tentsio-eremua izendatzeko eskatuko da

Urriko osoko bilkuraren gai zerrendan bi mozio agertzen ziren, bata Kaleratzeak Stop plataformaren mozioa eta bestea Katearen Loturak elkartearena. Azken hau Osoko Bilkura baino lehen kendu da. Maider Morras alkateak azaldu duenez, "Udalak hainbat konpromiso hartu ditueko, besteak beste,...

2024rako zerga eta tasak %4 igotzea onartu da Osoko Bilkuran

Urriko Osoko Bilkuran 2024ko ekitaldirako Ordenantza Fiskalak onartu dira. EH Bilduren (10) eta Elkarrekin Arrasateren (1) aldeko botoekin, eta EAJ-PNVren (8) eta PSE-EEren (2) kontrako botoekin, zergen eta tasen 4ko igoera orokorra onartu da. Joseba Ezpeleta EH Bilduko zinegotziak...

EAJ-ko hiru hautetsik zinegotzi kargua hartu dute Osoko Bilkuran

Gaur arratsaldean egindako Osoko Bilkuran EAJ-ko hiru hautetsik euren karguak hartu dituzte, uko egin duten beste hiruren ordez. Ibon Arrupek, EAJ-ren azkenengo udal-hauteskudeetan 9. zerrendan, Maria Ubarretxena ordezkatu du; Amaia Ceciagak, 10. zerrendan, Ion Apraiz ordezkatu du; eta Xabier...

Arrasaten langabezia %10etik jaitsi da

Argazkia: MB artxiboa. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko kide den Gipuzkoako Behatzaile Okupazionalak emandako datuen arabera, irailean 999 langabe izan dira Arrasaten. 2007. urtetik langabezia ez zen %10etik jaitsi udalerrian. Irailean langabezia %9,84koa izan da Arrasaten.

Mondratek talde-argazkiak egin ditu Monterronen

Argazkiak: Mondrate. Mondrate taldeak bere familiaren eta klubeko taldeen argazkiak egin ditu Monterron parkean. Aurten Mondrate taldeak lau talde izango ditu: hirugarren mailako taldea, Gipuzkoako bigarren mailako taldea, jubenila eta kadetea. Mondrate taldeak 36 jokalari ditu aurten.

Haurrentzako filosofia tailerra antolatu du Arrasateko Bibliotekak

Testua eta argazkia: Arrasateko Biblioteka. Haurrak filosofo ditugu jaiotzez. Ikasteko jarrera aktiboa erakusten dute, gauza berriak jakin, ikertu, eta aurkitu nahi dituzte. Etengabe darabiltzate buruan galdera interesgarriak. Eta ematen dizkiegun erantzunei mila buelta eman ohi dizkiete. Hain zuzen ere, jakintza...

Airam Duatek 3 domina lortu ditu Kenpo Pro Nazioarteko Kopan

Argazkiak: Airam Duarte eta Fujimae Kenpo Pro. Airam Duarte Maria arrasatearrak Guadalajarako (Gaztela-Mantxa) Kenpo Pro Nazioarteko 1. Kopan parte hartu du asteburu honetan. Eskoriatzako Atama klubeko kideak zilarrezko 3 domina irabazi ditu parte hartu duen kategorietan: semikenpo, submision eta fullkenpo...

About Me

1139 MEZU
6 IRUZKIN
- Advertisement -spot_img

Latest News

Haurrek Eguzkilaru, Dj Goiko, abentura gunearekin,… gozatu dute

Txatxilipurdik antolatuta, Seber Altuben jolas gunean dibertitu dira, eta Monterron parkean abentura gunean. Monterron parkean abentura gunea izan da eta...
- Advertisement -spot_img