Marijo
Kirolak
ART, Mondrate, Ford Mugarri eta MU lanera bueltatuko dira asteburuan
Leintz Arizmendik eta Mondrak Errege Eguneko asteburuan jokatu zituzten urteko euren lehen norgehiagokak. Gabonetako etenaldiaren ostean gure talde gehienak lanera
bueltatuko dira asteburuan, Mondra eta Leintz Arizmendi izan ezik. Hauek Errege
Eguneko asteburuan lehiatu zituzten urteko lehen norgehiagokak. Jardunaldia eskubaloiak irekiko du,...
Kultura
‘Udazkena Euskal Herrian’ erakusketa irekiko da ostiralean
Artgazki elkarteak antolatutako lehiaketan parte hartutako argazkiak ikusgai izango dira urtarrilaren 24ra arte Kulturateko Klaustroetan. Ohiturari jarraituz,
Artgazki elkarteak 'Udazkena Euskal Herrian' lehiaketa antolatu du aurten ere. Oraingoan
62 argazkilarik hartu dute parte, eta guztira 171 irudi aurkeztu dituzte. Epaimahaia
Manu Barreirok,...
EKONOMIA ETA LANA
#U30GrebaOrokorra prestatzeko bigarren bilera egingo da bihar
Urtarrilaren 30eko egitaraua osatu eta aurre lanketan sakontzeko bigarren bilera irekia deitu dugu Urtarrilaren 8rako, asteazkena, 18:30ean Kultur Ateko Jokin Zaitegi gelan. Gerturatzen ari da #U30GrebaOrokorra, jauzi kualitatibo bat
emateko mugarri izango den greba. Pentsio, lan-baldintza eta...
GIZARTEA
Sonia Alonsok eskuratu du Harremaneko Gabonetako otarra
Otarrean, dendako produkturik erakusgarrienak jaso ditu: kafea, txokolatea, panela... Urtero
moduan Bidezko Merkataritza sustatzen duen Harreman Dendan, Gabonetako otar
eder bat zozketatu du bere bezeroen artean. Aurtengo irabazlea Sonia Alonso arrasatearra
izan da. Bidezko
merkataritzaren ohiko bezeroa da, produktuen kalitate handia eta merkataritza
justuago baten aldeko...
EKONOMIA ETA LANA
Haurrek ederto pasatu dute Ibai-Artek jarritako parkean
Ibai-Artek Gabonetarako Seber Altube plazan animazioa jarri du. Gaur izan da lehenengo eguna, eta haur eta gazteek primeran pasatu dute saltarin puzgarria, etxaldeko txirrista puzgarria, zezen mekanikoa, rokodromoa eta jumpingarekin. Bihar ere, puzgarriaz eta jumpingaz disfrutatzeko aukera izango dute...
JAIAK
Elene Caballerok, Ekhi Kortajarenak eta Amaia Sanchezek irabazi dute Gabonetako balkoien lehiaketa
Bigarren urtez, Gelmako Jai Batzordeak Gabonetako balkoien lehiaketa antolatu du. Aurten hiru irabazle aukeratu dira, originaltasuna, argitasuna eta eskulangintza kontutan izan da. Irabazle bakoitzak 100 euroko saria eskuratu du. Antolatzaileak gogoratu dutenez “sariak jaietan lortutako dirutik ordaintzen dira, eta...
JAIAK
Izotz txirrista ireki dute Biteri plazan
Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko abenduak 26, osteguna. Azken urtetako izotz pistaren ordez, izotz txirrista jarri du Udalak Biteri plazan. Instalazioak 5 metroko altuera eta zabalera eta 15 metroko luzera du. Izotz txirrista atzo ireki zen eta urtarrilaren...
GIZARTEA
Musakolako jubilatuen tabernan lapurtu dute
Musakolako jubilatuen tabernan lapurtu dute laugarren aldiz gaur goizaldean. Arduradunak goizeko 10:00ak aldera heldu da lokalera, eta atzeko leiho bat apurtuta aurkitu du, eta makina txanponjalea behartuta. Lapurrek ez dute ezer eraman, makina txanponjalea utzik zegoelako. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari...
UDAL-POLITIKA
Zinegotziek Gabonetako opariak banatu dituzte Iturbiden
Testua eta argazkia: Marijo Simon. 2019ko abenduak 26, osteguna. Ohiturarekin jarraituz, Arrasateko Udaleko alderdi politiko ezberdinetako ordezkariek Gabonetako opariak banatu dituzte Iturbide egoitzan. Aurten, bertan dauden 104 egoiliarrek manikura kutxatila eta zorion-gutuna jaso dituzte udalaren partez. Nagusiek asko eskertu dute...
EKONOMIA ETA LANA
Lan istripua gertatu da Transportes Pesaren garajean
Testua: LAB. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko abenduak 27, ostirala Abenduaren 24ean, beste lan-istripu bat gertatu da. Oraingoan, Grupo Avanza barruan dagoen Transportes Pesa S.A. enpresan izan da. Abenduaren 24ko txanda egiten ari zela, langileak istripua izan zuen, enpresak Arrasaten dituen...
About Me
1020 MEZU
6 IRUZKIN