2.6 C
Bergara
Igandea, 26 martxoa, 2023

Iker

Arrasateko Saioa klubekoek Gipuzkoako senior, beterano eta para-karate txapelketan izan dira

Joan den igandean, otsailak 6, Gipuzkoako senior, beterano eta para-karate txapelketa ospatu zen Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Arrasateko Saioa karate klubetik honako lehiakide hauek joan ziren dagozkien kategorietan.

“Autonomoentzako premiazko irtenbide bat behar dugu”

Arrasateko autonomoen gremioak Markuleten bildu dira gaur eguerdian, otsailaren 4tik aurrera indarrean sartuko den TAO sistema berri honetan beren ibilgailuak aparkatzeko irtenbide bat eskain diezaieten eskatzeko.

Jon Perezek makina autonomoen inguruko hitzaldia eskaini du Kulturaten

Jon Perez Ikerlaneko ikertzaile nagusia da, sistema adimendun fidagarrien arloan. Bertan, elektronika, fidagarritasuna, adimen artifiziala eta zibersegurtasun teknologiak konbinatzen dira. Hamabost urte baino gehiagoko esperientzia zabala du segurtasun sistema kritikoen garapenean sektore industrial ezberdinentzako (trenak, automobilak, aerosorgailuak, makina industrialak, igogailuak eta txip-ak). Austriako TU Wien unibertsitatean informatikan doktorea, Glasgow-ko Unibertsitatean elektronikako masterra eta Mondragon Unibertsitatean ingenieritza industriala ikasi zuen.

Mondragon Unibertsitateak 82-76 irabazi du Zarautzen aurka

Arratsaldeko 18:30etan Mondragon Unibertsitateko gizonezkoen taldeak, Zarauzko Ulacia Grupo taldearen aurka jokatu du Iturripeko kantxan eta 82-76 emaitzarekin garaipena lortu dute. Taldea txapelketako hirugarren postuan dago 17 punturekin hamaika partida irabazi ondoren.Datorren astean Leioaren aurka jokatuko dute etxetik kanpo.

Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen taldeak garaipena lortu du gaur Iturripen

Zaleek saskibaloiaz gozatu ahal izan dute igande honetan Arrasaten. Arratsaldeko 16:15ean Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen taldeak Atletiko San Sebastian taldearen aurka jokatu du Iturripen eta 17-10 emaitza lortu ostean lehenengo laurdenean, garaipena lortu dute zaleen aurrean.

Mondratek 7-1 irabazi dio Santurtziri

Mondrateko mutilak zazpigarren postuan iritsi dira partida honetara 18 punturekin txapelketan sei garaipen eta bost porroten ostean. Santurtzi, bere aldetik, azken-aurreko postuan iritsi da partida honetara bost puntu eskasekin. Partida oso lehiatua izan da lehen minututik eta asko izan dira gol aukerak.

Mondragon Unibertsitateak 80-69 irabazi du Toju-ren aurka

Mondragon Unibertsitateak 80-69 irabazi du Toju-ren aurka gaur arratsaldean Iturripeko kantxan. Etxeko taldeak garaipen garrantzitsua lortu du gaur arratsaldean, izan ere, honekin zazpi partida irabazi ditu jarraian. Gaur egun sailkapeneko liderra da 14 punturekin. Bigarrena Askartza da 13rekin.

“Gero eta zailagoa da Arrasaten bateriak aurkitzea”

Aitor Barbadillok, Manex Bakerok eta Alex Regañok hiru belaunaldi ezberdinetan bateria izatea nolakoa den azaldu dute

Mondrak talde ezberdinen argazkiak egin ditu gaur goizean

Mondrak bere talde ezberdinak aurkeztu ditu gaur Mojategin eta talde guztietako kideak, klubeko teknikariak eta zuzendaritza izan dira ohiko argazkirako. Inork ez du galdu nahi izan hitzordu tradizional hau, klubeko kide guztien topagune eta ahalik eta emaitza onenak lortzea espero duten denboraldirako aurkezpen-gutun gisa balio duena. Goiz osoan zehar Mojategi klubeko maila ezberdinen arteko topagune bihurtu da eta giroa lagun izan du jardunaldi biribil honetan.

Gaba Baltzak tradizio zaharrak aldarrikatu ditu gaur arratsaldean

Arratsalde osoan zehar haurrek euren mozorroez gozatzeko aukera izan dute giro paregabean. Zalantzarik gabe, festa polit batez gozatzeko aukera paregabea, apurka-apurka berreskuratzen ari dena antolatzaileen lanari eta ospakizun bakoitzean gozatzen duen onarpen onari esker.

About Me

757 MEZU
0 IRUZKIN
- Advertisement -

Latest News

Mugarri Ingouk Egiarekin berdindu du baina ‘Ima’ berreskuratu du

Gure taldeak azken segundoan aldeko penaltia izan du, baina ez du sartu, eta partidua 21na bukatu da. Datorren jardunaldia...
- Advertisement -