2.6 C
Bergara
Igandea, 1 abuztua, 2021

Gontzal

HILDAKO BIKOTEAK EZ DU BIOLENTZIA EDO SUIZIDIO ZANTZURIK

Lehen informazioen arabera, kotxea institutuaren atzealdean dago. Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira. Mondraberrik konfirmatu ahal izan du bi gorpu daudela. Ertzaintza gorpua eta kotxea aztertzen dabil. Funerariaren kotxea iritsi da. Biak musakolarrak ziren eta 29 urtekoa neska (S.) eta...

Adei Madina Lopez da 2020an Arrasaten jaiotako lehen haurtxoa

Esti eta Iban atzo gauean ospitalera joan ziren baina ospitaleko langileek azaldu zieten oraindik ez zela erditzearen unea iritsi. "Etxera itzuli ginen eta handik gutxira, gauerdi partean, ospitalera itzuli behar izan ginen" azaldu digute biek ala biek pozik. "Erditzea azkarra...

Josu Uribarren, Jone Agirregabiria eta Mikel Azkunak irabazi dute San Silbestrea

Omenaldiaren ostean, herri-lasterketa jokatu da, eta gizonetan azkarrena Josu Uribarren izan da. Beragandik segundo batzuetara Unai Ibarra helmugaratu da. Emakumeetan bizkorrena Jone Agirregabiria izan dugu. Mozorrorik onena Mikel Azkunarena izan da.

Elkartasun zozketako zenbaki saritua

Elkartasun zozketan, abenduaren 12an, 323 zenbakia suertatu zen saritua, zorionak irabazleari!

Santamasetako txerri zozketaren zenbaki saritua

Atzo Santamasetako txerri zozketa egin zen Herriko plazan, eta 1645 zenbakia suertatu zen saritua. 500 euroko saria. Saria jasotzeko jarri harremanetan Komisiñuko lagunek. Zorionak irabazleari!

Herriko plazak kantuz preso politikoen etxeratzea eskatu du: ‘564’

Ttakuneko txalapartariekin batera, Ines Osinaga, Asier Sala, Sertx eta Liernik gidaturik, herritarrek elkarrekin abestu dute, tartean, herriko musikari anitz. Ekitaldiak euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen etxeratzea exijitu du, eta azken partean brindisa egin da euren guztien etxeratzearen alde. Bilkuran...

Zubia-Martin eta Orue-Badiolak jokatu dute Gabon kopako finala

Arrasate1 (Danel Zubia-Luken Martin) eta Arrasate2 (Peru Orue-Aimar Badiola). Danel eta Luken izan dira txapeldunak, 16 eta 7 irabazi ostean. Zorionak laurei!

Publikoak txaloka jarraitu du Radetzkyren martxa AM Bandarekin

Arrasate Musikaleko Bandak Gabon zaharreko egunari kalejira batekin ekin dio, eta eguerdian kontzertua eskaini du Amaia Udal Antzokian. Mikel Markiegiren zuzendaritzarekin, musika eskolako hainbat ikasle eta irakaslek kalitate handiko saioa eman dute. Honako piezak eskaini dizkiete ikus-entzuleei: Arsenal (Jan Van der...

Musakolako San Silbestreak Idoia eta Oliver omendu ditu

Auzokideek ohorezko aurreskua eskaini diete eta lore sorta bana eman diete. Senideek eta lagunek esker onez eta hunkituta jaso dituzte biak ala biak. Besarkada bana ere Mondraberritik eta animo! 

About Me

855 MEZU
19 IRUZKIN
- Advertisement -

Latest News

Atxilotu bat, San Andreseko estankoan lapurtzen saiatzeagatik

Gaur goizaldean, 04:10 aldera, ezezagun talde bat San Andreseko estankoaren atzealdetik sartu da, auto bat kristaletik sartu ostean. Udaltzaingoa bertaratu da eta lapurretako bat atxilotu du. Inguruko bizilagunek Mondraberriri esan diotenez, lapurketa oso ondo planifikatuta zegoen: "Lurretik taulak hartu dituzte sarreraren azpian jartzeko eta ibilgailua errazago sartzeko. Ez da bat-bateko ekintza izan. Oso ondo zekiten zer egiten zuten ".
- Advertisement -