2.6 C
Bergara
Astelehena, 14 ekaina, 2021

Gontzal

Bi autok talka egin dute Osinagako bidegurutzean

Eguerdiko 12:20 aldera bi turismok alboz tupust egin dute Osinagako bidegurutzean, ospitalearen eta Ziorla artean. Kotxeek kalte material handiak izan dituzte baina zorionez ez da zauriturik izan, eta printzipioz ez dute inor ospitalera eraman behar izan. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak trafikoari bidea...

Ehunka neskatilek parte hartu dute Gabonetako Futbol Txapelketan

Atzoko senior lehiaketaren ostean, gaur harrobiko taldeen txanda izan dugu, Aretxabaletako Ibarrako berdegunean bertan. Denera 22 talde lehiatu dira gaurkoan: 8 alebinetan, 8 infantiletan eta 6 kadeteetan. Ehunka neskatilek parte hartu dute txapelketan, eta ondorengoak izan dira irabazleak: Alebin mailako...

Parte-hartze errekorra lortu du Arrasate Hiria Xake Txapelketak

Ostegunean hasi zen, eta inoiz baino parte-hartzaile gehiago lehiatu dira, 34 hain zuzen. Partidak Altamiran izan dira, taldearen egoitzan. Partida guztiak jokatu ondoren, sari banaketa egin da, eta elkartearen izenean Txema Hernando ordezkariak banatu ditu sariak, giro onean:   postua:...

Debagoienak serio jokatu arren Reala nagusitu da gabonetako txapelketan

Debagoieneko selekzioaren hautatzaileak Andoni Ezkurra, Manu Diaz eta 'Tito' izan dira. Zazpi talde ezberdinetako jokalariak batu ditu selekzioak: Leintz Arizmendi, Bergara, Leintz Aloña Mendi, Eibar, Elorrio, Racing de Santander eta Madrilgo talde bat. Denera 17 jokalari inguru. Lehen norgehiagokan Debagoiena eta...

Ehunka umek jokatu dute Txelis Memoriala, Bergarak irabazitakoa

Bera gogoratuz, klubak aurten ere memoriala antolatu dute, hamairugarrena hain zuzen, eta gaur goizean jokatu da, hotza gaindituz. Aloña Mendi, Real Sociedad, Bergara, Urki, Urola, UDA, Amaika Bat, Lagun Onak, Tolosa, Zumaiako eta Mondrak hartu dute parte Mojategiko txapelketan. Klub zuri-moretik...

Adikzioak, patologiak, lapurreta akusazioak,… dituztenen gurasoak Arartekoarekin bilduko dira

Katearen Loturak sortu dute menpekotasun batzuk dituzten ama batzuek, Arrasatekoak eta ingurukoak. Mutil gazte hauetako batzuek, gainera, nortasun desorekak dituzte, baina egun mutil hauek ez ei dute "behar bezalako arretarik" jasotzen. Hala adierazi dio bertako ama batek Noticias de Gipuzkoa...

Lapurreta egin dute Olarte kaleko Douglas lurrindegian

Gaur goizaldeko 6:00 inguruan lapurrek Olarte kaleko Ife lurrin dendako erakusleiho bat apurtu dute, zulo handi bat eginez. Lokalera sartu dira eta manta batekin hainbat produktu ostu dituzte. Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu egin dira, eta ikerketa zabalik dago. Erakusleihoan zulo...

Abaroako 90 urtetik gorako bazkideek omenaldia jaso dute

Ohiturari jarraituz, gaur goizean Etxaluzen Abaroa elkarteak Arrasateko Udalaren laguntzarekin 90 urtetik gorakoei omenaldia egin die.  Maria Ubarretxena alkateak eta Maitane Muñoz Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak banatu dituzte opariak. Abaroako 55 bazkide jaso dute oparia, gabon otar bat.  Nagusiena Estefania...

Badator Txikilandia 2020!

Testua eta kartela: Txatxilipurdi. Argazkia: Marijo Simon. 2019ko abenduak 27, ostirala. Urtearekin batera badator Txikilandia 2020, urtero bezala nobedadez josita. 28 urteko ibilbide luzea duen egitasmoak ez du galdu bere esentzia. Aurten ere, zuekin eta euskaraz, Gabonetako oporralditxo hauetan ederto...

Pintadak agertu dira Ibai-Arteko hainbat saltokitan

Ibai-Artek informatu duenez, pintadak agertu dira elkarteko hainbat saltokitan. Larunbatetik hona, elkarteko lokal batzuen fatxadak margotu dituzte,  baita ere, Gabonetako argiak hondatu kasu batzuetan.  Ibai-Arteko arduradunek euren haserrea eta egonezina erakutsi dute gertatutakoarekin, gainera azpimarratu dute garbiketak saltokientzat duen...

About Me

763 MEZU
19 IRUZKIN
- Advertisement -

Latest News

Pobrezia menstrualarekin bukatzeko kanpainia-ko produktuak ekainak 21-ean izango dira eskuragarri

Urtero, maiatzaren 28an, Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Ekintza Eguna ospatzen da, Hilekoaren Higienearen Nazioarteko Egunarekin batera. Hori dela eta, Podemos-Ahal Duguk lagundutako Gipuzkoako emakume-elkarteen sare batek kanpaina bat jarri du abian, bazterketa-arriskuan daudenentzat higiene menstrualeko produktuak eta haurrentzako pixa-oihalak biltzeko.
- Advertisement -