2.6 C
Bergara
asteazkena, 7 urria, 2026

Gontzal

Biribilketak, elkar besarkatuz abestutako kantak,… izan dira Euskal Kantuen Gauean

Sei Pistols eta Trabuko Bat taldeak giro ederra jarri du, eta afariko lagunek gustura egin dute kantuan, elkarrekin abesten,... Gainera, zenbait herritar oholtzan abestera animatu dira. Emanaldiak 3 ordu eta erdi iraun du. San Joanetako jai giroa bizitu egin zen...

‘Errementari’ren remixa egin dute BIHOTZ, Eneritz Urrutia eta DJ Goikok

Errementari Dantzaren bertsio elektronikoa aurkeztu dute gaur hirurek, iradokiz "prestatu dantza egiteko, kantatzeko eta gozatzeko!". Kantu hau jatorrian Joxerra Vitoriak konposatu zuen, eta orain hiru gazteek "abesti herrikoiari forma berri bat eman diogu". "Erritmoa, tradizioa eta giro aparta uztartzen ditu San...

San Joanetako bertso saioan musikariek ere hartuko dute parte

Izan ere, Haizea Arana, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Aissa Intxausti bertsolariekin batera, Aner Peritz eta Libe Goenaga bertsolariek musikari jardungo dute. Gai-jartzaileak Maria Oses eta Olatz Zuazubiskar izango dira, Ekin Emakumeen 30. urteurrenaren baitako ekitaldian. Elkarte arrasatearrak azpimarratu du ekintzak...

Adi, San Joanetako Dragoi jana Biterira lekualdatuko da

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Antolakuntza. Domeka arratsalderako ekaitz arriskua aurreikusten dela eta, Dragoi jana Biteriko estalpean egingo dugu. Ordua berdin mantentzen da, 21:00etan.

LGTBIQ+ diagnostikoa eta aurkezpenaren bideoa ikusgai jarri ditu Udalak

Arrasateko LGTBIQ+ diagnostikoaren aurkezpena egin zen ostiralean, eta horren harira, Udalak eskura jarri ditu agiria bera eta ekitaldiaren bideoklipa. "Arrasate bizigarriago baten aldeko bidean mugarri garrantzitsua jarri genuen ostiralean", azpimarratu du. "Hamaika erronka eta lan ditugu aurretik... jarrai dezagun elkarrekin...

Gizon bat atxilotu dute ustez objektu arriskutsu batekin mehatxatzeagatik

Argazkia: MB artxiboa. Ezbeharrean ez zen osasun-arazo larririk gertatu zorionez. Herenegun jazo zen gaueko 22:10 aldera Biteri plazan. Ertzaintzak azaldu digu "gizon bat akusatuta dagoela plazan jolasten ari ziren adingabe batzuei objektu arriskutsu batekin mehatxatzeagatik". Gertakariaren lekuan Udaltzaingoak ere jardun zuen,...

San Joanetako danborrada ospatu du Arrasate Herri Eskolak

AHEren komunitatea Herriko plazan elkartu da gaur goizean, eta ikasleek abesti ezagunak zabaldu dituzte jendartean. Sanjoanen egitaraua martxan dago eta, entseguak eginda, haurrek ekintza herrikoian parte hartu dute. zuzendaritzak, irakasleek eta zenbait ikaskidek gidatuta. Ama-aita eta amona-aitona ugarik jarraitu dute bertatik...

Txaetako etxebizitza bat hutsik utzi da agindu judiziala iritsi aurretik

Argazkia: Herritar bat. Agindu judizial bati jarraituz, Udaltzaingoa Txaetako etxeen eraikinera bertaratu zen atzo goizeko 09:15 aldera. Sarrailagileak ere badaezpada bertaratu ziren, eta Ertzaintzak adierazi du "Udaltzaingoak badaezpada Ertzaintzari" laguntza eskatua ziola. Hala ere, Udalak azaldu du "ez zela istilurik izan", izan...

Arrasateko Trikitixa Eskolak kurtso amaierako kontzertua eman du

170 ikasle inguruk hartu dute parte irakasleek lagunduta, eta publikoaren txalo beroak jaso dituzte. Sanjoanetan eskolako lagunek kalejira egingo dute, eta soinua zein panderoa jotzen ikasteko izen-ematea zabalik da. Emanaldia gaur arratsaldean ospatu da Amaia Udal Antzokian, sarrera libre, eta...

Iturbideko egoiliarrek Udalaxpeko txistulariak lagun izan dituzte

Plazaren argazkia: Herritar bat. Sanjoanen testuinguruan, gaur goizean guztiak batera Juan Carlos Guerra plazan izan dira, eta ondoren Kulturateko 'Izandakoak' erakusketa bisitatu dute. Gainera, egoitzara itzultzean, egoitzaren atarian txistulariek ohorezko pasilloa egin diete egoiliarrei, senideei zein zaintzaileei. https://www.youtube.com/watch?v=dRhl7zgoLqw

About Me

1589 MEZU
19 IRUZKIN
- Advertisement -spot_img

Latest News

Gorostizako igogailuetarako eta 7 proiektu gehiagotarako 3’5 milioiko gerakina baliatzea proposatzen du Udal-Gobernuak

Igogailu publikoak egiten hasteko 2'4 milioi zuzendu asmo ditu Udalak, Santamañako liburutegia handitu eta Ludoteka berritzeko 550.000 €, Musakola...
- Advertisement -spot_img