Gontzal
Albisteak
Abaroako lagunek txangoa ospatuko dute Burgosen
Gontzal -
Ekitaldia uztailaren 10ean izango da eta Covarrubiasen ibiliko dira, besteak beste. Argazkia: Abaroa artxibokoa. Jubilatu eta pentsiodunen elkarteak iragarri izan du txartelak jasotzeko eguna gaur dela, uztailak 1, goizeko 11:00etan. Abaroako bazkideek Briviescako zerbitzugunean ogitartekoa jango dute, eta Erdi Aroko herrixkan bisita...
Albisteak
Udako elikagai freskagarriak prestatuko dira Bertako Produktuen Azokan
Gontzal -
Argazkia: MB / Kartela: Udala. Merkatua uztailaren 19an izango da (larunbata), eta ohiko eskaintzarekin batera, 'Udako sukaldaritza freskagarria' tailerra egingo da. Udalak jakitera eman du Bertako produktuen azokaren tailerrean prestatuko den menua: kinoa, pepino, ahuakate eta meloi entsalada; sandwich begetala; eta...
JAIAK
Su artifizialen ikusgarritasunak zerua argitu du, iluntzeko tximistek bezala
Gontzal -
Iluntzeko ekaitzaren ostean, Vulcano Pirotecniak suak aireratu ditu, hartara Udalak kontratatuta, Santa Barbara parketik eta herritarren arreta bereganatuz. Esfortzuak ikus-entzuleen txaloak lortu ditu.
JAIAK
Oxabi taldeak, Jurgi Iraola arrasatearra barne, plaza bizitu du
Gontzal -
Erromeria bizkaitarrak abesti ezagunak eskaini dizkie ikus-entzule gazteei, tronboi-jole arrasatearra taldekide. Kontzertua Herriko plazan izan da eta hona hemen hainbat irudi: https://youtu.be/4S3JkGgGT_s https://youtu.be/xMrdB-IUYIA
JAIAK
‘El Drogas’ eta publikoak elkarrekin abestu dute Monterron parkean
Gontzal -
Musikari iruindarrak rockaren ildotik jarraitzen du baina ohi baino kantu lasaiagoak ere eskaini ditu, tartean Alzheimerraren ingurukoa. Zaleek Monterrongo harmailak bete dituzte eta gustura jarraitu dute kontzertua. https://youtu.be/PkdQMMAaSl8 https://youtu.be/-p5wdpgtFG4
Albisteak
Eguzki-energiadun Ekiolak Batzar Orokor lasaia egin du
Gontzal -
Leintz Bailarako Ekiola kooperatibak urteko Batzar Orokorra egin zuen aurreko ostegunean Amaia Udal Antzokian. Kontseilu Errektoreko bi ordekarik jardun zuten mahaiaren bueltan: Iñaki Aranburu Agirre Ekiolako lehendakariak eta Maite Iturbe Mendialdua idazkariak. Bilkurak ondoko gai-ordena izan zuen: Aktaren onespenerako bazkideak izendatzea Aurreko...
JAIAK
400 herritarrek bat egin dute Dragoi Janarekin Biterin
Gontzal -
Afari herrikoi eta euskaltzalea AEDek eta AEKak antolatu dute elkarlanean. Jan-edanez gain jolasak izan dira plazan. Albistea osatzen gabiltza
JAIAK
Sukena eta Zopilotes Txirriaos taldeek txosnagunea bizitu dute
Gontzal -
Txosnak jendez bete dira bart eta talde oñatiarraren zein iruindarraren zuzenekoak ikus-entzun ditu. Sanjoanek martxa hartu dute eta lehen parranda gauean, bi emanaldi izan dira, lehena pop estilokoa, eta bigarrena rantxeretan oinarrituta. Biek ala biek publikoarekin konektatu dute. Albistea osatzen...
Kultura
“Ohore bat da niretzat trikitixaren sorkuntzari buruzko dokumentalean parte hartzea”
Gontzal -
Kepa Urteaga Euskal Herriko trikitixa talde zaharrenaren kide da, eta bere familia talde horren parte izan da 105 urteetan. Arrasatear-zumarragarrak 'Hauspoa & Tunela' izeneko dokumentalean hartu du parte, baita izen bereko bideoklipean ere. Dokumentalaren estreinaldia ekainaren 30ean izango da...
Albisteak
Txakolinak Bertako Produktuen Azoka freskatu du, gaztarekin eskura
Gontzal -
Ohiko eskaintza zabalarekin batera, bertako gazta eskura izan da, Bastida Akademiak zerbitzatua, baita Murgialdai txakolina ere. Edari zein esneki horiek Debagoienean ekoitziak izan dira, baita azokako beste hainbat ere, Errastiko Ogiarenak esaterako, genero guztia saltzea lortu duena. Beste saltzaileek...
About Me
1589 MEZU
19 IRUZKIN
Latest News
Gorostizako igogailuetarako eta 7 proiektu gehiagotarako 3’5 milioiko gerakina baliatzea proposatzen du Udal-Gobernuak
Igogailu publikoak egiten hasteko 2'4 milioi zuzendu asmo ditu Udalak, Santamañako liburutegia handitu eta Ludoteka berritzeko 550.000 €, Musakola...





