2020 urtea zalantzaz beterikoa izan da, baina Eskuartean tokiko artisautza-taldeak ez dio bere urteroko hitzorduari kale egingo eta Gabonetako merkatuan bere artelan berrienak aurkeztuko dizkigu, segurtasun-neurri guztiak errespetatuz.
Goiko irudiak: Eskuartean.
Egoera berezia izan arren, abenduaren 21, 22, 23 eta 24an “Eskuartean” artisau-taldeak ohiko azoka antolatuko du Arrasateko Biteri plazan.
Azoka honetan, artisau-artikulu anitz aurki daiteke, hala nola txotxongiloak, bitxiak, ilustrazioak, osagarriak, dekorazioa, zeramika, ehungintza eta beste gauza asko.
Covid-19ren aurkako segurtasun neurriak bermatzeko, esparru osoko edukiera, distantziak eta higienea kontrolatuko dira.
Aurten inoiz baino gehiago, oparitu artisautza!