Aurten ez dira Erguingo Jaiak ospatuko [Testua: auzo-alkatea]

0
364

Testua: Andoni Altzelai, Erguingo alkatea / Argazkia: MB artxiboa.

Erguingo alkatea naizen aldetik, jakinarazi nahi dut aurten ez direla auzoko jaiak ospatuko. Horrela erabaki dugu batzordea osatzen dugun kideok, erantzukizunagatik eta une honetan daukagun osasun egoera aldakorra dela eta. Nahiz eta jakin badakigun bai nagusi eta bai gazteentzat mingarria dela erabaki hau hartu izana, joka dezagun arduraz eta lor dezagun denon artean 2022an jaiak ospatu ahal izateko helburua. Besarkada bana auzotar guztiei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen