Aurten ez dira Arrasateko inauteriak ospatuko

0
723

Ohiko antolatzaileek gaur Kulturaten eman duten prentsaurrekoan iragarri dutenez, aurten ez dira inauteriak ospatuko: “Gaur egun denok ezagutzen ditugun egoerak direla-eta, ezin ditugu aurtengo inauteriak martxan jarri eta, beraz, datorren urterako utzi beharko ditugu, zoritxarrez”.

Agerraldian parte hartu dute Iñaki Gurrutxaga ‘Harristi’ antolatzailea, Juan Luis Arkauz SUDC elkarteko lehendakaria eta Juan Ramon Mendieta Kultura zinegotzia.

Urte hasieran inauterietan lanean hasi ohi diren arduradunek 2022rako uztea erabaki zuten: “Pena handia ematen digu, iaz herriko inauteriekin jende askoren arreta erakartzea lortu genuelako, baina zoritxarrez oraingoan ezinezkoa izango da. Egun horretan mundu guztiak arduraz jokatzea nahi dugu, etorkizunean berriro jaiak berreskuratu ahal izateko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen