Aurten ez da Arrasate-Udalatx ospatuko, bai ordea ekintza birtual bat

0
865

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Mondraitz Kirol Kluba.

Kaixo adiskide,

Aurreko urtean, dortsal guztiak aurretiaz agortuta, COVID19 hedapen azkarragatik lasterketa ez ospatzea erabaki genuen Mondraitz Kirol Klubean.

Tamalez, oraindik ere egoera kezkagarria da eta azken aste hauetan lasterketa ospatzeko aukerak aztertzen ibili ondoren, 2021ean lasterketa ez ospatzea erabaki dugu. Ekintza berezi bat egin nahi dugu, birtuala izango da, baina ez da lasterketarik izango.

Aurten ere, zuhurtziaz eta arduraz jokatzea dagokigula uste dugu. Etorriko dira garai hobeak eta momentua heltzen denean gogotsu helduko diogu lanari.

Mezu hau aprobetxatu nahi dugu, bolondres talde, enpresa eta erakundeen partetik beti jaso dugun babesa eskertzeko.

Eskerrik asko zure babesagatik eta zaindu

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen