Arrasate Musikaleko Bandak, Abenduaren 31an 13:00tan Amaia Antzokian eskeini behar zuen kontzertua bertan behera uztea erabaki du. Zoritxarrez, oraingo egoera sanitarioak, bai bandako kideentzako, baita publikoarendako ere segurtasun nahikoarekin kontzertu bat eskeintzeko aukera ez dietela ematen uste dute antolakuntzatik. Datorren urtean laister elkar ikusi ahal izatea espero duela adierazi dute.