Izen ematea irailaren 18tik 20ra egongo da zabalik eta matrikula Kulturateko pintura gelan bertan egin ahal izango da, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Ikastaroa irailaren 25ean hasi eta ekainean amaituko da eta taldeak gehienez ere 20 pertsonakoak izango dira.
Testua: Arrasateko Udala. Argazkia: MB artxiboa.
Irailarekin batera heldu da 2023/24 ikasturte berria eta, baita ikastaro edota tailer ezberdinetan izena emateko garaia ere.
Horren harira, aurtengoan ere pintura ikastaroa eskainiko da haur zein helduentzat Kulturaten eta izen ematea gaur, irailak 18 zabaldu da, 20a bitarte (azken hau barne). Matrikula Kulturateko pintura gelan bertan (sarrera Sebero Altube plazatik) egin daiteke, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
Ikastaroa, halaber, irailaren 25ean hasiko da eta ekaina arte luzatu da eta ohiko moduan, Amaia Bengoak zuzenduko du (Arte Ederretan lizentziatua). Taldeak, halaber, gehienez ere 20 pertsonakoak izango dira.
Ikastaroaren prezioak:
- Helduak 183€ (3 ordu astean, irailetik ekainera)
- Haurrak (gutxienez 7 urte):
- 91.5€ (1’5 ordu astean irailetik ekainera)
- 122€ (2 ordu larunbatetan)
Astelehenetik ostiralera eskainiko diren saioak arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean izango dira eta larunbatetakoak, aldiz, 10:00-12:00 bitartean.
Informazio gehiagorako Kulturatera jo edota 943 25 20 37 telefonora dei daiteke.