Aurten ere lehiatuko da Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketa

0
680

Aretxabaletako Ibarra kiroldegian aurkeztu dute gaur goizean Gabonetako Emakumezkoen XVI. Futbol Txapelketa. Aurkezpenean izan dira Garbine Etxeberria Errealeko emakumezkoen futbol arduraduna, Koldo Zubillaga Aretxabaletako Kirol zinegotzia, Ignacio Barañano Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusia eta Urtzi Amiano Arizmendi Kirol Elkarteko kidea.

Duela urte asko ikusi zuen Arizmendik mutilentzat kirol ekintza ugari antolatzen zirela baina neskentzat ez zegoela aukera gehiegirik. Arizmendiren hezkuntza proiektuko ardatzerariko bat gure gazteak berdintasunean hezitzea dela kontuan hartuta, emakumearen kirolren aldeko apustu sendoa egin zuen ikastolak.

Gaur egun bailaran emakume gehien biltzen dituen kirol elkartea izatea lortu du Arizmendik. Guztira 235 neska biltzen ditu Arizmendi Kirol Elkarteak kirol diziplina desberdinetan: futbola, areto futbola, igeriketa, boleibola eta pilota.

Emakumezkoen Futbol Txapelketa hau antolatzearen arrazoi nagusietako bat bailarako neskak kirola egin dezaten motibatzea da. Debagoienan neska askok egiten du futbolean eta txapelketa hau Euskal Herriko futbolari onenekin jokatzeko aukera paregabea da, sari ederra aukeratuentzat. Honetaz gain, bailarako txapelketa den neurrian, beste herrietako kirol elkarteekin harremanak sustatzea ere badu helburu.

Txapelketa abenduaren 29 eta 30ean jokatuko da Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Debagoiena bailarako ekimen bat izanda, bailarako talde guztiek hartzen dute parte: Mondra, Bergara, Aloña Mendi eta Arizmendi. Hala ere, horiek ez ezik bailaratik kanpo beste talde batzuk ere etorri ohi dira: GoierriGorri, Tolosa, Lagunonak, Anaitasuna, Atletico Lince. Aurten emakumeentzat bereziki diseinatutako kamisetak estreinatuko dituzte.

Lau maila arituko dira: alebina, infantila, kadetea eta seniorra. Lehenengo hirumailetan futbol 8ko txapelketa egingo da, eta abenduaren 29an jokatuko dira partiduak.

Senior mailan futbol 11ko goimailako triangular bat izango da eta abenduaren 30ean jokatuko dira norgehiagokak. Senior mailan Erreala, Atletico Lince eta bailarako selekzioa izango dira, hau da, Bergara, Arrasate, Oñati, Eskoriatza eta Aretxabaletako neskek osatzen duten Debagoieneko selekzioa arituko da. Guztira 25 taldek eta 300 jokalarik parte hartuko dute.

Abenduak 29:

Alebin, infantil eta kadete mailako txapelketak: Goizeko 9:00etatik aurrera.

Arizmendi AloñaMendi Bergara

Lagunonak Tolosa GoierriGorri

Mutriku Billabona Atletico Lince

Abenduak 30:

Senior mailako triangularra. Goizeko 10:30etatik aurrera.

Bailarako Selekzioa – Real Sociedad – Atletico Linze

Triangularraren amaieran, 2021kotxapelketako sari banaketa egingo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen