“Aurten bai!” Arrasateko San Joan jaiak bueltan dira bi urteren ostean

0
1579

Guztira 85 ekintza izango dituzte herritarrek aukeran. Covid-19aren aurreko formatua berreskuratu eta ohiko jarduerak eta ekintzak ospatuko dira, aforo mugarik gabe.

Gaur arratsaldean San Joan jaietako egitaraua aurkeztu dute Kulturolan. Juan Ramon Mendieta Kultura zinegotziaz gain, aurkezpenean izan dira jaien egitaraua antolatzen lagundu duten kultur elkarteen ordezkariak. Bi urteren ondoren, bueltan dira Arrasateko San Joan jaiak. Covid-19aren aurreko formatua berreskuratu eta ohiko jarduerak eta ekintzak ospatuko dira, aforo mugarik gabe.

Arrasateko Udalak egitarau aberatsa antolatu du, hainbat eragileen parte hartzearekin. Guztira 85 ekintza izango dituzte herritarrek aukeran eta musika izango da nagusi. Juan Ramon Mendieta Kultura zinegotziak eskerrak eman dizkie guztiei: “jaiak berreskuratu ditugu, gure jarduerak gauzatuko ditugu herriko taldeen eskutik, eta ilusioa handia da oso. Ilusio horri zein herritarrek dituzten espektatibei erantzutea ardura handia da eta gogor egin dugu lan. Jai hauetan gailendu dadila alaitasuna eta goza ditzagula elkarrekin, era berdinzalean”.

Honakoa da San Joan jaietako egitaraua:

EKAINAREN 17AN, EGUBAKOITZA

19:00 Amaia Antzokian Arrasate Musikalen ikasturte bukaerako KONTZERTUA.

19:00 Goikobalurekin KALE KANTUA erdiguneko kaleetan zehar.

19:30 HERRIXA DANTZAN Bat Bitan eta Patxi Monterorekin Biteri plazan Portaloi elkarteak antolatua.

21:30 EUSKAL KANTUEN GAUA SEI PISTOLS ETA TRABUKO BAT taldearekin. Orain arte Jose Letona plazan egin den afaria aurten Herriko plazan egingo da ekitaldiaren 10. urteurrenean.

EKAINAREN 18AN, ZAPATUA

09:00 Seber Altube plazan hileroko III. larunbateko baserritarren azoka.

19:00 HAURREN TANBORRADA, Arrasate Musikaleko Musika Bandarekin. SUDCek antolatuta. Ibilbidea: Biteri plaza, Zerkaosteta, Garibai etorbidea, Maalako errabala, Erdiko Kale, Herriko plaza. Aurten hainbat konpainiak jantziak estreinatuko dituzte. Diseinuak Amaia Albes arrasatearrarenak egin ditu.

Oharra: Udaletxeko balkoitik ikusteko izena eman beharko da Arrasateko Udaleko webgunean ekainaren 15era arte. Izena ematen dutenen artean zozketa egingo da (www.arrasate.eus).

EKAINAREN 19AN, DOMEKA, ARRASATEKO DANTZARI EGUNA

11:00 HERRIKO PLAZAN batuko dira haurrak.

11:30 Herriko txoko desberdinetan KALEJIRA.

13:00 Haur guztien dantza emanaldia HERRIKO PLAZAN.

19:00 Herriko plazan DANTZALDIA GAUARGIrekin.

EKAINAREN 21AN, MARTITZENA

19:00 Kulturateko Areto nagusian 35.Arrasate literatur lehiaketen sari banaketa ekitaldia AEDk antolatuta.

EKAINAREN 23AN, EGUENA. SAN JUAN BEZPERA

SAN JUAN JAIAK VII. ARGAZKI LEHIAKETA jaietan zehar. Artgazki elkarteak antolatuta. Oinarriak: artgazki.org

12:00 Txosna batzordeak antolatuta TXUPINAZOA. Ondoren trikipoteoa.

14:30 Herri BAZKARIA Uarkape pilotalekuan. Txosna batzordeak antolatuta.

16:30 ETXAFLEROAK Herriko plazatik.

17:00 Seber Altube plazan ZIRIKA ZIRKUS taldearen “AURKITU GABEKO ALTXORRA” izeneko haurrentzako emanaldia.

17:00 TXOPOPOTEOA IZENBARIKUAK txarangaren laguntzarekin.

18:00 Herriko plazan MAKALA jasotzea.

19:30 San Juan Bataiatzailearen parrokian SALVE SOLEMNEA.

21:00 ERREMENTARI DANTZA Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute. Aurten EITB-k emango du zuzenean.

Oharra: Udaletxeko balkoitik ikusteko izena eman beharko da Arrasateko Udaleko webgunean ekainaren 15era arte. Izena ematen dutenen artean zozketa egingo da (www.arrasate.eus).

22:30 SAN JUAN SUA Herriko plazan.

23:00 KONTZERTUA txosnagunean Las Clitorixxx, Añube eta Banana Shake taldeekin.

23:15 Biteri plazan hasita eta herriko kaleetan zehar, NAGUSIEN TANBORRADA. SUDCek antolatuta.

Oharra: Udaletxeko balkoitik ikusteko izena eman beharko da Arrasateko Udaleko webgunean ekainaren 15era arte. Izena ematen dutenen artean zozketa egingo da (www.arrasate.eus).

00:00 “Autodefensa feministaz armatuta gaude” manifestazioa txosnagunetik hasita.

EKAINAREN 24AN, EGUBAKOITZA, SAN JUAN EGUNA

8:00 Sokasalto gaupaserua txosna batzordeak antolatuta.

8:30 DIANA, ARRASATEKO GAITEROEKIN.

8:30 Karropoteua txosna batzordea antolatuta.

9:00 ENTZIERROA. Ibilbidea: Erdiko kale, Kanpantorpea, Zerkaosteta eta J.Mª Arizmendiarrieta plaza. Gero zaleentzat bigantxak zezen plazan.

11:00 San Juan Bataiatzailearen parrokian, MEZA NAGUSIA.

11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien KONPARTSAren KALEJIRA.

11:00 Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin KALEJIRA. 11:30ean Seber Altube plazan elkartuko dira Konpartsa eta Gaiteroekin.

12:15 Herriko plazan ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa.

12:30 Etxaluzen (Abaroa) OMENALDIA 80 URTETIK GORAKO NAGUSIEI.

Oharra: Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Arrasateko Udalaren webgunean (www.arrasate.eus).

13:00 Monterron parkean KONTZERTUA, Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin.

17:00 AZOKA txosnagunean.

19:30 ERREKORTADOREEN ERAKUSTALDIA zezen plazan

19:30 KALEJIRA erdiguneko kaleetan zehar GARIN BAND taldearekin.

20:00 Seber Altube plazan TRAPU ZAHARRA taldearen “POR HACER UN FAVOR” antzezlana.

20:00 Bea Egizabalen “Magma mia” BAKARRIZKETA Txosnagunean Emakume txokoak antolatuta.

20:30 Herriko plazan DRAGOI JANA. Plazan erretako dragoia hantxe bertan dastatzeko aukera.

21:00 Txosnagunean kontzertua: NHIL.

23:00 Santa Barbaratik SU ARTIFIZIALak, Vulcano pirotekniaren eskutik.

23:15 Monterron parkean NEOMAK taldearen KONTZERTUA

23:15 Herriko plazan OXABIrekin, ERROMERIA.

1:00 DJ Ta$aund system txosnagunean.

EKAINAREN 25EAN, ZAPATUA. HAURREN ETA GAZTETXOEN FESTA EGUNA

8:30 DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN.

9:00 ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik; gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan.

11.00-14.00: Jolas parkeak Biteri plazan eta Monterronen.

12:00 Karaokea Biterin.

12:00 Azokan “Zeuk iñ zeuk jan” BAZKARIAren prestaketa.

Oharra: ‘Zeuk eiñ zeuk jan’ bazkarirako izen ematea: ekainaren 13tik 18ra udalaren webgunean (www.arrasate.eus).

12:30 BERTSO JAIALDIA Seber Altube plazan AED-k antolatuta. Partaideak: Ane Zuazubiskar, Jone Uria, Xabi Igoa, Xabat Ilarregi. Gai jartzaileak; Olatz Zuazubiskar eta Maria Oses

12:30 Arrasateko trikitixa eskolarekin KALEJIRA.

12:30 EGUZKILARUren Ongi etorria eta Makal Txikiaren igoera Biteri plazan.

13:00 APAR FESTA Biterin.

13:00 KALEJIRA HERRIKOIA txistulariekin.

13:00 Marianitua pintxada kolektibuarekin txosnagunean.

14:30 “Zeuk iñ zeuk jan” kuadrilen arteko BAZKARI HERRIKOIA azoka plazan. Udalak sagardo kupel bat jarriko du partehartzaileentzat.

16:30-18:30 GAZTELARU jolas parkea eta ekintzak 12-16 urte bitartekoentzako Biteri plazan.

17:00 Txosna batzordeak antolatuta poteo girotua.

18:30 ERREKORTADORE GAZTETXOEN TXAPELKETA (8-15urte) eta ondoren gaztetxo guztientzako zezentxoak eta poneyak. Antolatzailea: Bergarako zezenak.

19:00 PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTSen “Kuikui” ikuskizuna Monterronen.

20:00 Kalejira MEXICO LINDO, SI SEÑOR taldearekin.

22:00 KONTZERTUA txosnagunean: Etxepe&Fane, Tatta&Mutiko&Denso, Merina Gris eta Su Ta Gar.

22:30 Herriko plazan MEXICO LINDO, SI SEÑOR taldearen KONTZERTUA.

EKAINAREN 26AN, DOMEKA

8:00 Txosna batzordeak antolatuta, SOKASALTO GAUPASERUA.

8:30 DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN.

9:00 ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik. Gero, zaleentzat bigantxak izango dira zezen plazan.

11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien Konpartsaren kalejira.

12:00 Herriko plazan EUSKO LABELEKO PRODUKTUAK  DASTATZEA Goikobalu abesbatzaren laguntzarekin.

18:30 ERREKORTADORE GAZTETXOEN TXAPELKETA (8-15urte) eta ondoren gaztetxo guztientzako zezentxoak eta poneyak. Antolatzailea: Bergarako zezenak.

19:00 Seber Altube plazan Lore Gazteak taldearen DANTZA EMANALDIA.

20:00 KONTZERTUA Herriko plazan: ANARI.

OHARRAK:

  • J.M. Arizmendiarrieta plazan kokatuko den zezen plazaren edukiera 1400 lagunekoa da.
  • Zezen ikuskizuenei buruzko Araudia onartzen duen 183/2008 Dekretuaren arabera:

16 urte baino gutxiagoko adingabekoek ezingo dute tradiziozko toreo ikuskizunetan parte hartu, soilik ikusle gisa joan ahal izango dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen