‘Aurretiazko dolua’ hitzaldia emango dute AFAGI eta Amaidoluak

0
767

Ekitaldi irekia elkarte honetako lehendakariak (Maite Urzainek) eta AFAGIkoak (Iñaki Olaldek) emango dute, datorren asteartean, otsailak 4.

Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Amaidolua.

AFAGI elkartea Gipuzkoako Senitartekoen, Lagunen eta Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten pertsonen elkartea dugu.

Era berean, Amaidolua doluan diren pertsonei laguntzeko elkartea da, eta Arrasaten du egoitza.

Hitzaldia Jokin Zaitegi gelan izango da arratsaldeko 18:00etan, ekitaldiaren laguntzaileak San Felipe Elkarlaguntza, Arrasateko Udala eta AFAGI izanda.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen