(Publirreportajea) Arrasateko Udalak Ibai-Arterekin, herriko kultur-taldeekin eta Santamas Komisiñuarekin elkarlanean ekitaldi ugari prestatu ditu. Segurtasun neurriak hartuta, egitaraua harrera ona izaten ari da.
Udaleko Kultura zinegotziak, Juanra Mendietak orain dela gutxi adierazi duen bezala, “2020 urtea oso berezia izaten ari da, Covid-19a urte hasieran azaldu zen, eta horren ondorioak sufritu genituen arrasatearrok, adibidez San Juan Jaiak bertan behera geratu zirelako”.
“Pandemia kalte izugarria eragiten ari da gure herrian, hori esanda, jakina da aurtengo Santamas Eguna bertan behera gelditu dela. Baina esan beharra dago, bai Ibai-Artek, kultur taldeek eta Santamas Komisiñuak Udalarekin batera, gertatu ditugula hainbat ekitaldi, abenduaren 13tik urtarrilaren 5a arte”.
“Dakizuenez, Biteriko karpa handian dagoeneko kultur ekitaldi batzuk egin dira. Bertan, San Frantzisko elizan, Kulturaten eta Amaia Antzokian egingo dira beste ekitaldi guztiak, tartean”.
“Espero dugu Covid-19a pixkanaka-pixkanaka, urtea bezala, desagertzen joatea, eta 2021a izan dadila pandemiaren amaiera”.