Aurrera darrai erbesteratutako arrasatear zibilei buruzko ikerketak

0
957

Faxisten kolpe militarraren ondorioz, 1.500 zibilek ihes egin behar izan zuten euren herritik. Intxorta 1937 elkartea euren historiak jasotzen dabil, erbesteratutakoen egungo familiek lagundurik.

Argazkiak: Intxorta 1937 – erbesteratuen familiak.

Intxorta 1937 elkarte arrasatearrak ikertzen jaraitzen du, memoria historikoa iparrorratz. Ikerketa hori ikertzen ari da 1936ko gerran Arrasatatetik ihes egin behar izan zuten herritar zibilen inguruan. Izan ere, guztira 1.500 pertsonak erbesteratu behar izan ziren, faxisten kolpe militarraren ondorioz.

[Goiko argazkian: Anastasio Garcia, Concesa Cacho eta seme-alabak: Ana Maria (txikiena), Jesús, Lucio eta Josefina].

GOIKO IRUDIAN: BEGOÑA ECHENAUSIA SAN VICENTE MEXIKORA JOATEKO AGIRIA.

Intxorta 1937ko ikerlariek jakin bazekiten 500dik gora arrasatear batailoietara joan zirela borrokara, eta hauetatik 107 gerra ekintzetan hil zirela. Beste 300 atxilotuak izan ziren eta urte luzeak eman zituzten espetxean edo esklabo lanak egiten.

Gainera, 55 herritikidek frantziar estatura ihes egitea lortu zuten, eta ondoren Kataluniara joan ziren borrokatzera, baina bertan atxilotu zituzten, eta Gurs edo Olorongo kontzentrazio-eremuetara eraman zituzten.

GOIKO ARGAZKIAN: CONCESA, CLAUDIA, MANUELA ETA MARI PAZ CACHO GAMAZO.

Baina, zer gertatu zen Arrasatetik joan behar izan ziren beste arrasatearrekin? Hau da, zer gertatu zitzaien herritik ihes egin behar izan zuten beste 1.500 pertsonei? Nondik-nora ibili ziren?

Galdera hauei erantzuteko bidean, Intxorta 1937ko ikerlariek aurtengo ekainean argitaratu zituzten erbesteratutako 494 arrasatearren izen-abizenak. Era berean, ekainean egungo herritarrei laguntza eskatu zieten, ikerketak aurrera egin ahal izateko.

GOIKO ARGAZKIAN: ECHENAUSIA SAN VICENTE ANAIAK.

Hainbat arrasatearrek laguntza eman dute, eta horri esker Intxorta 1937k jakin badakizki erbesteratutako 505 arrasatear zibilen izen-abizenak.

Arrasatetik frantziar estatura, Kataluniara, belgikar estatura, Ingalaterrara, Txilera, Argentinara edo Sobietar Batasunera ihes egin behar izan zuten, nazio eta estatu haietan aterpe eman zietelarik.

GOIKO ARGAZKIAN: LUISA GALDOS OÑATIVIA, PEDRO, MARINA ETA ENRIQUE VEGA GALDOS ANAIA-ARREBAK, ETA GERARDO CENDOIA GALDOS.

Aipatzekoa da deserria ezagutu zuten arrasatear ugariren bizipenak ‘Memoria partekatu bateruntz, Arrasate 1936-1956. Gerra, Erresistentzia eta Frankismoa’ (Intxorta 1937 kultur Elkartea, 2019) liburuan agertzen direla.

Intxortak 1937k ikertzen jarraitu du, eta gaur ezagutzera eman ditu erbesteratutako arrasatear gehiagoren izenak, zuzenketa batzuk barne. Gainera ikerketan lortutako argazki batzuk ere partekatu ditu [artikulur honetan azaltzen direnak]. Hona hemen orain arteko zerrenda:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen