Ekainaren 18an Aurrera Bolie Herri Ekimenetik ‘Memoria Ibilaldia’ antolatu dute: “Ziorla, Bakue, Malbe… zeharkatuko ditugu oinez, duela 60 urte belaunaldi oso batek Euskal Herrian bultzatu zuen pizkundearen ibilbidean geldiune bat egiteko. Zuzeneko lekukotzak jasoko ditugu eta ahots propioz ezagutuko dugu orduko testuingurua. Atzera begiratuko dugu, aurrera egiteko”.
Ibilaldi lasaia izango da, familia giroan zein lagun artean egiteko modukoa: “Goizeko 10:00etan abiatuko gara Biteritik eta 3 ordu inguru hartuko ditugu hitzartzeetarako zein hamaiketarako geldiuneak eginez”.