Aurrera Bolie Herri Ekimena aurkeztuko dute apirilaren 8an

0
673

Testua: Aurrera Bolie Herri Ekimena.

Duela 60 urte belaunaldi oso batek Euskal Herrian bultzatu zuen pizkundearen oinarriak gaurkotzeko Aurrera Bolie Herri Ekimena sortu dugu Arrasaten.

Euskal Herria askatzeko asmoz belaunaldi hark konpromisoz, elkartasunez, ezkerreko abertzaletasunetik… ekin zion lanari. Euskal matxinadaren sorreratik hamarkadak pasa badira ere, aurreko belaunaldiek utzitako ondarea hartu eta berridaztea dagokigu gaur.

Orduko helburu berdina dugu egun, Euskal Herriaren burujabetzaren alde esparru desberdinetatik eragitea hain zuzen, eta horretarako Aurrera Bolie Herri Ekimenaren bidez orduko balio horiei bultzada berri bat eman nahi diegu.

Ekimenaren aurkezpen ekitaldia apirilaren 8an arratsaldeko 19:00etan izango da Arrasateko Amaia Antzokian. Ekitaldian Herri Ekimenaren manifestua aurkeztuko dugu besteak beste.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen