Aurrekontuak, Udal-plantilla, Etxeko Laguntza,… aztertuko ditu Osokoak

0
523

Osoko Bilkurak, ezohiko udalbatzarrean, ondorengo gaiak izango ditu mahai gainean. Bilera irekia datorren asteazkenean izango da, printzipioz urteko azkena, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Hona hemen gai-zerrenda.

Framea: Udala.

1.- 2023ko abenduaren 5eko bilkurari dagokion akta laburra irakurri eta onartzea.

2.- 2024 urtealdirako Udal Aurrekontuak onartzeko proposamena.

3.- 2024ko Plantilla Organikoa.

4.- Udalhitzen 59. artikulua (mediku kontsultetara, tratamenduetara eta azterketetara joateko lizentzia) eta 100. artikulua (kontsumo-maileguak) aldatzeko proposamena.

5.- Lankidetza hitzarmenaren indarraldia urte betez luzatzea, Etxeko Laguntza zerbitzuaren finantzazioari buruzkoa, Udalak eta Foru Aldundiak 2022an sinatutakoa.

6.- Alkatearen ebazpenen berri ematea.

7.- Galderak eta eskaerak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen