Aurrekontu parte-hartzaileak: Herritar talde batek 20 proposamen lehenetsiko ditu

2
898

Ondoren, proposamen horien azterketa teknikoa egingo du Udalak. Horren ostean, proposamenen inguruan bozka eman ahalko dute arrasatearrek.

Beheko testua: Udala / Argazkia: MB artxiboa.

2021eko eta 2022ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuak aurrera darrai. Amaitu da ‘Zeuk erabaki, tú decides’ prozesuaren lehen fasea. Herritarrek ehunka proposamen egin zituzten 2021eko azaroan. Honako baldintza hauek bete behar izan dituzte proposamenek: udal-eskumenekoak izatea, 2 urteko epean gauzatu ahal izatea, bideragarritasun teknikoa gainditzea, 125.000 euroko gehieneko kostua izatea, aurreko prozesu baten emaitza ez ezabatzea, dagoeneko onartuta dagoen udal-plan baten aurka ez egitea eta interes orokorrekoa izatea. Aurrekontu parte hartzaileetarako 500.000 euro bideratuko dira.

Orain, proposamenak aztertu eta sailkatu ondoren, 10 eta 14 boluntario artean dituen Leheneste Taldeak lehentasuna emango die Bozketa Faserako 20 proposamenei. Talde horretan parte hartuko duten pertsonen hautaketa hiru irizpideren arabera egin da: adina, generoa eta bizilekua. Guztira bi bilera egingo dira: urtarrilaren 25ean eta otsailaren 2an.

Hirugarren Fase Erabakitzailea, martxoan abian

Boluntarioek osatutako Leheneste Taldeak hautatutako ekimenak fase honetara igaroko dira: azterketa teknikoa. Udal-teknikariek hautatutako proposamen guztiak aztertuko dituzte, eta proiektu-izaera emango diete bideragarritasun teknikoa, legala eta azpiegiturazkoa aztertu ondoren. Otsailean gauzatuko da.

Hogei bat proposamen Bozketa-Fasera pasatuko dira. Fase hau martxoa eta apirila artean garatuko da eta herritarrek online eta modu presentzialean eman ahal izango dute botoa apirilean. Bozketaren data zehatzak eta prozedura martxoaren hasieran jakinaraziko dira.

Udal ordezkariek nabarmendu dute fase honetarako bozketa-sistema erakargarri bat lantzen ari direla, bereziki haurren eta gazteen parte-hartzea sustatzeko.

2 IRUZKIN

    • Loiti eta Lacunzatarrak azkarragoak zarete Mondraberriko troll lanetan, denbora libre gehiago/i daukazuen seinale. Egiozu mesede bat zure buruari, kendu egongelatik Txironen posterra, presenteegi daukazu gauza onerako. 2022an gaude eta ez dauzkazu 20 urte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen