Aurkezpena: ‘SUAK ERREKO EZ BALU’ ELEBERRIA

0
593

URTARRILAK 24, martitzena, Kulturaten arratsaldeko 18:30ean. Eneko Barberena idazle arrasatearrak (H)Ilbeltza beka irabazi zuen, eta horren fruitu da eleberri hau.

Argazkia: Txalaparta / Kartela: Eneko Barberena Mondragon.

Aurkezpena Jokin Labayen arrasatearrak aurkeztuko du, eta Eneko herrikidea eleberriaz mintzatuko da.

Txalaparta argitaletxeak eman du argitara lana, eta Tafallako (Nafarroa) argitaletxeak iradoki duenez, eleberriak “Aezkoa ibarreko magal, muino eta taberna zuloetara eramango gaitu, zer eta peritu baten eskutik”.

Izan ere, “Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta espetxeratu ditu. Urtebete geroago, Konpainia izeneko aseguru etxeak Ainhoa Sanz peritua bidaliko du Aezkoara sutea ikertzera, aseguru etxeko bezero diren artzainen inplikazioa argitzeko; Konpainiak diru asko baitu jokoan bezeroak errudun joz gero”.

“Horrela, Nabala herritik abiatuta, Ainhoak ezagutzen ez duen ingurune bat arakatu beharko du egia argitu nahian, Konpainiak jarri dion Joxe gidariaren laguntzaz. Bilaketa horretan, meatzaritza enpresen interesak, artzainen arteko ezinikusiak, Guardia Zibilaren presentzia itogarria, gaueko langileak eta beste hainbat elementu aurkituko ditu”.

“Beltza da gaua Euskal Herriko oihanean. Su txingarrek emango ote diote Ainhoari bidea aurkitzeko nahikoa argi?”
Aurkezpena urtarrilaren 24an Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da, arratsaldeko 18:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen