Aukeratu gabeko bakardadeei buruzko “esperientzia inspiragarriak” azalduko dira

0
2736

Bakardade honek “pertsonen bizi-kalitatean, osasunean eta bizi-itxaropenean eragina” du, Udalak baieztatu bezala. Horren aurrean, “korapiloa askatzeko sortutako proiektua” da Debagoiena Ehuntzen. Beste herrietako esperientziak ezagutu eta eredu hartu nahi dira, eta ekitaldi bat antolatu du “esperientzia inspiragarriak” azalduko dituena Kulturaten otsailaren 23an.

Argazkia eta kartela: Udala.

Debagoiena Ehuntzen proiektua Debagoieneko udalerriek, Mankomunitateak eta Adinberri Fundazioak sustatutako Hariak Estrategia-ren I. Ekintza Planaren (2022–2027) baitakoa da.

Bere helburua da “bakardadea jorratzeko ekosistema iraunkor bat eraikitzea. Horretarako, inguruneko eragileak dinamizatu eta koordinatuko dira, bakardade egoerak identifikatu, prebentzio-ekintzak sustatu eta dagoeneko martxan dauden baliabide eta zerbitzuak optimizatzeko”.

Era berean, “garatutako eredua beste ingurune batzuetara” hedatzeko “bokazioz sortu da, Gipuzkoako ekosistemarekin partekatzeko”.

Proiektuaren tresnetako bat “beste herrietako esperientziak ezagutu eta eredu” hartzea da, eta horregatik esperientzia horiek Arrasaten ezagutzeko saioa antolatu da.

Saioan ezagutzera emango dira ekainean Arrasaten egindako bakardadearen inguruko solasaldiaren ondorio nagusiak, eta bi “esperientzia inspiragarri” ezagutuko dira:

  • Zumeak: Farapi Kooperatiba-ren eskutik aurkeztuko da. Donostiako Udalean garatutako proiektu honek argazkilaritza eta ikuspegi kritikoa uztartzen ditu, pertsonen bakardade-esperientziak eta harremanen inguruko bizipenak modu parte-hartzailean lantzeko, osasun positiboaren ikuspegitik.
  • Radars: Ajuntament de Barcelona-k sustatutako proiektu komunitarioa. Auzoko sarean oinarrituta —bizilagunak, dendak, farmaziak eta boluntarioak—, adineko pertsonen nahi gabeko bakardadea detektatu eta laguntza-sare aktiboa eskaintzen du, telefono-dei periodikoen eta tokiko baliabideen bitartez.

“Ez da izena eman beharko eta itzulpengintza zerbitzua izango da behar duenarentzat”. Solasaldiaren ondoren luntxa izango da.

  • Data: 2026ko otsailaren 23a
  • Ordua: 18:00–19:30
  • Lekua: Kulturate (areto nagusia)

Saio honek helburu du ere “Debagoienean, eta zehazki Arrasaten, martxan jar daitezkeen ekimen eta proiektuen inguruko ideiak jasotzea eta partekatzea”.

“Eskualde ikuspegitik, indarrak batuz eta eskualde sena berreskuratuz, komunitate kohesionatuago eta konektatuago bat eraikitzea da xedea. Pertsonen arteko loturak sendotzea, harremanak, laguntza eta zaintza sustatzea, eta etorkizuneko erronka kolektiboei elkarlanean aurre egiteko oinarriak jartzea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen