Audience taldeak folk-rock soinuak ekarriko ditu Gaztetxera ostegunean

0
408

Testua: Kooltur Ekintza. Argazkia: Audience taldea.

Ostegun honetan, azaroak 25, Audience taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Gernikako talde beteranoak disko berria dakar besapean, ‘Tolesdurak’ izeneko disko bikoitza. Aspaldi marka duten bezala folk-rock amerikar oinarria dute kantuek, baina badira tarteka askoz gitarreroagoak diren abestiak ere. Bitxikeri gisa, lan berri honetan euskarak are eta presentzia handiagoa hartu du gaztelania eta ingelesari lekua kenduz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen