Atzoko egunean ez zen PCR eta test serologikoekin positiborik atzeman Arrasaten

0
835

Osasun Sailak gaur informatu duenez, atzoko egunean ez zen PCR eta test serologikoekin positiborik atzeman arrasatearren artean.

Arrasateko Ospitaleak atzo baieztatu zuen ez duela COVID-19an positibo eman duen pazienterik ingresatuta. Izan ere, “positibo den gaixoren bat ospitaleratu beharra izanez gero, Txagorritxu ospitalera bideratzen dira”.

Informazio hauetan ez dira balizko test azkarren emaitzak eskaintzen.

Positiboen inguruko informea

Ospitalizazioen inguruko informea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen