Atzo arratsaldeko 20:30ak aldera, zuhaitz handi bat erori zen Arrasate eta Aramaio arteko errepidean, Garagartza auzoan. Erorketaren ondorioz, Ertzaintzak errepideko errei bat moztu behar izan zuen, garbiketa zerbitzuek zuhaitza kendu zuten arte. Gainera, ondoan zeuden zaborrontziak kaltetuta geratu ziren.