Atzo ez zen positiborik atzeman Arrasaten

0
663
Positive test result by using rapid test device for COVID-19 virus, novel coronavirus 2019 found in Wuhan, China

Atzo ez zen positiborik atzeman Arrasaten eta gaur eguneko tasa 706,46-koa da. Gainerako bailarako herrietan hauek dira datuak: Aretxabaletan 3 (988,70), Eskoriatzan 0 (804,29), Bergaran 0 (545,36), Oñatin 4 (828,39), Antzuolan 0 (550,71) eta Elgetan 0 (795,76).

Abuztuan, Euskadin ez da oporrik hartzen, eta 12 urtetik gorako biztanleen immunizazioan aurrera egiten jarraitzen da; izan ere, dagoeneko % 76k gutxienez dosi bat dute. 12 eta 29 urte bitarteko gazteen artean, % 55ek baino gehiagok hartzen dute parte txertoetan, eta 22.000 hitzordu baino gehiago daude irailaren lehen astera arte; hori dela eta, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eskatu du “oraindik hitzordua eskatu ez duten pertsona guztiek ahalik eta lasterren egin dezatela”. Helburua ikasturtea hasi aurretik immunitatea ahalik eta gehien handitzea da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen