Atzo ez zen positiborik atzeman Arrasaten, eta tasa 235,49ra jaitsi da

0
422

Egoerak hobera egiten jarraitzen du Arrasaten. Atzo ez zen positiborik atzeman eta tasa 235,49ra jaitsi da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez. Beraz Arrasatek gune horian jarraitzen du.

Debagoieneko beste udalerri batzuei dagokienez, Aretxabaletan 2 positivo aurkitu dira (254,24), beste 2 Eskoriatzan (536,19) eta Oñatin 2 gehiago (191,84). Antzuolan (321,25), Aramaion (608,11), Bergaran (179,57), Elgetan (265,71) eta Leintz Gatzagan (0) ez da positibo berrik atzeman.

Atzo argitaratutako asteko azken txostenaren arabera, Arrasaten 3.503 pertsona kutsatu dira birusarekin pandemia hasi zenetik, eta 87 pertsona hil dira.

Gaurko buletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen