Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 24 orduetan ez da positibo berririk atzeman Arrasaten. Positibotasun-tasa 100.000 biztanleko 384,93koa da, beraz, Arrasatek gune laranjan jarraitzen du.
Debagoieneko beste udalerri batzuei dagokienez, Aramaion (135,14) eta Eskoriatzan (389,96) ez da positibo berririk atzeman. Bestalde, Antzuolan 4 positibo izan dira (1.101,42), 1 gehiago Aretxabaletan (395,48), 4 Bergaran (352,49), eta beste 3 Oñatin (880,71).