Atzo ez zen positibo berririk antzeman Arrasaten

0
184

Azken 24 orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan 10 kasu berri antzeman dira, 3 Gipuzkoan, 3 Araban eta 4 Bizkaian.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakitera eman duenez, azken 24 orduetan ez da positibo berririk eman arrasatearrei egindako PCR testen artean. Hala ere, ekainaren 29ra arte, pandemia hasi zenetik Arrasaten 270 positibo antzeman dira PCR testetan eta serologikoetan, eta 37 pertsona hil egin dira.

Guztira, azken 24 orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan 10 kasu berri antzeman dira, 3 Gipuzkoan (2 Orion, 1 Litzarra), 3 Araban eta 4 Bizkaian.

Ospitaleratzeei dagokienez, ez dago Covid-19rekin Debagoienako ospitalean ingresatutako pertsonarik.

Positiboen inguruko txostena

Ospitalizazioen inguruko txostena

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen